Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2022 EKA 22

400 ELKARRIZKETA BAINO GEHIAGO REALE ARENAN OSPATURIKO TALENTO AZOKAREN II. EDIZIOAN

160 lan-kontratu baino gehiago zituzten 46 enpresek abian jarri dituzte orain hautaketa-prozesuak, Azokako lehen hartu-emanaren ondoren
Producto Producto Producto

Arrakastatsutzat jo daiteke atzo, Donostiako Sustapenak antolatuta eta Realaren lankidetzari esker Reale Arenan ospatutako Donostiako Talentu Azokaren II. edizioa. Bertan parte hartu zuten 46 enpresek 160 lan-kontratu baino gehiago eskaini zituzten eta, azkenean, 400 elkarrizketa baino gehiago egin ziren. Azokaren aurretik lan-elkarrizketa bat hitzartzeko erregistratu ziren 298 pertsonetatik, % 51 emakumeak ziren eta % 52, 30 urtetik beherakoak.

Erregistratutako pertsonez gain, jende asko hitzordurik gabe joan zen azokara eta azkenean elkarrizketaren bat ere lortu zuten. Atzo bertan kontratazio ugari itxi baziren ere, hemendik aurrera langileak hautatzeko prozesua hasiko da, eta, horren ondorioz, etorkizuneko kontratazioak egingo dira.

Marisol Garmendia Garapen Ekonomiko eta Enplegu zinegotziaren ustez, “Talentuaren Azokak gure gazteei Donostian enplegu duinak eta kalitatezkoak bilatzeko aukera emateko helburua bete egin du. Lan-eskaintza ona duen enpresen ekosistema dugu, eta ahalegin berezia egiten ari gara horrelako topaketak sustatzeko, donostiar talentua etxean gera dadinâ€.

Bigarren edizio honekin, Talentuaren Azoka Donostiako gazteen zerbitzura dagoen garapen profesionalerako tresna garrantzitsu bat bezala bilakatzen da, eta, gainera, tokiko enpresek profil kualifikatuetarako dituzten lan-aukerak ikusarazteko aukera emanez, sektore teknologikoetatik hasi eta tradizionalagoetaraino.

Aurten, ingeniaritza eta informatika izan dira gehien eskatu diren profilak, nahiz eta beste sektore batzuetarako eskaintzak ere bazeuden, hala nola, merkataritzakoa, marketingekoa eta komunikaziokoa, logopedak edo fisioterapiak.

“Zientziaren hiria garaâ€, azpimarratu du Marisol Garmendiak, “eta, horregatik, gure hirira beren proiektua garatzeko begira jartzen diren eta lanpostu berriak sortzen dituzten enpresa handien lana erraztu behar dugu. Horrelako topaketek aukera ematen dute eskatzen dituzten profilak identifikatu eta kontratatzekoâ€.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE