Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2021 AZA 26

ZUHAIZTIEN KUDEAKETAKO ADITU EUROPARRAK DONOSTIAN BILDU DIRA

Europako hainbat herrialdetako ordezkariak, zuhaitzen kudeaketan adituak, Donostian izan dira aste honetan, irizpideak partekatzeko eta gaiari buruzko estandarrak garatzeko topaketa batean.

Marisol Garmendia Ekologia zinegotziak adierazi duenez, “egiten ari garen zuhaiztiaren kudeaketa-politikagatik aukeratu dute Donostia, eta, horregatik, hainbat parketako aleak bisitatu dituzte, hala nola Aiete eta Cristina Enea parkekoak, Kontxako tamarindoak eta haien adarrei eusteko sistema, Pio XII.ean transplantatu ziren sekuoiak edo Frantziako Pasealekuko hainbat ezki eusten dieten ainguraketakâ€

Aditu-talde hori Aieteko jauregian bildu da, eta bertan aurrez aurreko lan-bilerak egin dituzte, bideokonferentzia bidez, Holanda, Belgika, Txekia, Polonia, Letonia, Espainia, Italia eta Alemaniako zuhaitz-espezialistekin.

Egun hauetan hainbat gai jorratu dituzte, hala nola zuhaitzak inaustea, landatzea edo zuhaitzak behar bezala mantentzeko erabiltzen diren ainguratze-sistemak. Garmendiak adierazi duenez, lortu nahi dutena da Europa mailako irizpideak bateratzea eta, horrela, Europar Batasunean prozedura estandarrak aplikatzea, herrialde bakoitzeko legediaren araberakoak. Proiektua esperientzia handiko 10 profesionalek osatzen dute.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE