Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2023 AZA 02

ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA ZERBITZU AURRERATUAK. ENPLEGUEN HERENA ETA DONOSTIAKO BPGREN IA ERDIA

• Marisol Garmendia: "Pandemia gaindituta, Donostia gora egiten ari da eta kalitatezko enpleguarekin egiten du gora. BPGa % 8,1 igo da, eta 2021eko datuekin alderatuta 3.000 enplegu sortu dira, eta pandemia aurreko zenbakiak gainditu egin dira. Hiria erreferente bihurtu da zerbitzu aurreratuetan, zientzian eta teknologian; izan ere, eremu horiek udal BPGaren % 43 dira, 29.450 enplegu sortu dituzte eta enpresa guztien % 40 dira".

Donostia Sustapenak egindako 2022ko Barometroak berretsi egin du zientzia, teknologia eta zerbitzu aurreratuak direla Donostiako jarduera ekonomikoaren eragile nagusiak. Zehazki 29.450 pertsona enplegatzen ditu, hau da, hiriko enplegu guztien herena gutxi gorabehera, eta BPGaren % 43 da. Beste datu esanguratsu bat: enpresa sortu berrien % 40 sektore horretakoak dira, eta hezkuntzarekin eta osasunarekin lotutako zerbitzuak, zientzia- eta teknologia-enpresak, aholkularitza-enpresak eta beste zerbitzu profesional batzuk integratzen dira bertan.

Hazkunde handiak lotura estua du zientziaren eta berrikuntzaren esparruan egindako apustuarekin. Egindako ahalegina agerian uzten duen datu bat: 2022an I+G+b arloan 277 milioiko inbertsioa egin zen, eta kopuru hori % 23 igo da azken bost urteetan. Inbertsio ratioa 1.476 eurokoa da mila biztanleko, hau da, Euskadiko batez bestekoa (751 €/biztanleko) ia bikoizten duelarik. Baliabide horien % 46,7 sektore publikotik dator eta % 37,6 funts pribatuetatik. Egindako inbertsioa hiriko BPGaren % 3,6 da; portzentaje oso nabarmena, kontuan hartzen badugu Gipuzkoan % 2,7koa dela, Euskadin % 2,1ekoa, eta Europar Batasuneko (EB 27) herrialdeen batez bestekoa % 2,3koa dela.

Zientziaren eta teknologiaren arloan bakarrik, enplegua % 34 igo da azken sei urteetan, eta 2022an 5.954 pertsona ari ziren lanean bertan. Arlo honetan lanean diharduten langile guztien % 53,5 gizonak dira, eta gainerako % 46,5 emakumeak. Genero arrakala % 7koa da; aldiz, Euskadi osoan % 37raino iristen da.

Marisol Garmendia, Ekonomiako eta Bertako Enplegurako Zinegotziak azpimarratu duenez, Donostiarako garrantzitsua da hiria zientziaren eta teknologiaren arloan erreferente gisa indartzea, sektoreak inbertsio handiak jasotzen dituelako, kalitatezko enpleguak sortzeko gaitasuna duelako eta hiriko ekonomia dinamizatzeko gai delako. "Enpleguen heren batekin hiriko aberastasunaren ia erdia sortzen da. Balioak sortzea biderik eraginkorrena da ondo ordaindutako kalitatezko enpleguak sorrarazteko; eta, horri esker, prestakuntza eta talentua dituzten gazteek beren proiektu profesionalak garatzeko aukera dute".

Estatuko langabezia-indizerik txikiena

2022ko Barometroaren arabera, Donostian lanean ari direnak guztira 82.571 dira; horietatik 42.127 gizonak dira eta 40.444 emakumeak. Beraz, langabezia-tasa % 7,9koa da. Marisol Garmendia Ekonomiako eta Bertako Enplegurako zinegotziaren esanetan, "langabezia-indizerik txikiena duen hiriburua izaten jarraitzen dugu, eta ez Euskadin bakarrik (% 8,5 erregistratu baitzuen), Espainia osoan baizik (% 12,9rekin). 2021arekin alderatuta 3.000 enplegu sortu dira, eta pandemia aurreko zenbakiak gainditu egin dira. Horrek ez du esan nahi portzentaje horren murrizketan eragingo duten programa eta ekimen berriak bultzatzeari utzi behar diogunik, batez ere 55 urtetik gorako langabeen kasuan (guztizkoaren % 34), 30 urtetik beherakoen kasuan (% 13,9) eta emakumeen kasuan (non oraindik ere agerikoa baita genero arrakala)". Biztanleko BPGa 44.092 €-koa da, eta horrek % 7,6ko igoera ekarri du berekin. Hiriko BPGa 8.322 milioi eurokoa da, 2021ekoa baino % 8,1 handiagoa.

Guztira 15.875 enpresa daude, 96.593 enplegurekin. Gehienak 2 langile edo gutxiagoko mikroenpresak dira (% 73), eta ondoren 3-9 langilekoak datoz (% 18,9); 10-49 langileko enpresak % 6,4 dira; eta enpresen % 1,4k 50 langile baino gehiago ditu, hiriko enpleguaren % 43 alegia. Jarduera ekintzailearen tasak gora egin du eta 2021ean 5,3 izatetik 2022an 6,6 izatera igaro da.

Zerbitzuen sektoreak 87.648 enplegu ditu eta hiriko BPGaren % 87,8 da. Zientziaren, teknologiaren eta zerbitzu aurreratuen arloaz gain (29.450 enplegu), merkataritza eta ostalaritza dira lanpostu kopuru nabarmena sortzen duten beste esparru batzuk (8.573 eta 7.991 enplegu, hurrenez hurren).

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE