Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2022 OTS 28

URAREN NINFA BERREZARTZEN DUTE

Asteburu honetan uraren ninfa eskultura ohiko lekuan jarri da, zaharberritze-lan handia egin ondoren.

Miguel Ãngel Díez Hiri Mantentze Lanetako zinegotziak gogorarazi duenez, "joan den urrian Alderdi Ederreko urmaeletik eskultura kendu zuten. Eskultura horrek hainbat kalte zituen, iturria elikatzen zuen ur-hodia barne, eta oso herdoilduta zegoen. Denbora horretan, eskultura saneatu, hodi berri bat jarri, margotu eta urmaela egokitu da, batez ere eskulturaren oinarri den idulkia, azuleju asko hautsita zituena."

Oso azuleju bereziak dira, eskuz margotutako marrazki desberdinekin, eta ez dira merkatuan aurkitzen errazak, tailerretan berariaz enkargatzen ez badira behintzat. Urmaela errematatzeko, urez bete eta ninfa eusten duen iturria piztu egin behar da, zeina, hilabete batzuk geroago, bere lekura itzuli baita.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE