29 plaka identifikatzaile jarri dira azken egunotan Cristina Enea parkeko zuhaitz berezitan, Next Generation funtsen partida bat aprobetxatuz.
Helburua da, Marisol Garmendia Ekologiako zinegotziak adierazi bezala, "natura-ondarea, ezaugarri bereziak dituzten eta kontserbazio-egoera onean dauden zuhaitzak ezagutaraztea. Jarritako panelek zuhaitzaren latinezko izena dute, baita euskarazko eta gaztelaniazko izenak ere, hobeto identifikatzeko. Gainera, QR kode baten bidez, Udalaren parke eta lorategien webgune berrituan sar gaitezke. Bertan, zuhaitzen fitxak daude, espezie bakoitzari buruzko informazio gehiagorekin ".
Identifikatutako 29 zuhaitz horietatik 8 Plan Orokor berrian sartu nahi dira, "zuhaitz bereziak" kategoriarekin. Gaur egun, egoera horretan daude Berioko artea eta Igarako haritza. Zuhaitz berezien figura hori Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legean jasota dago. Haren ezaugarriak, tamaina, adina, historia edo edertasuna direla eta, babes berezia behar duten zuhaitzak dira. Cristina enean berezitzat hautatutako zuhaitzek bereizten dituen logo bat dute identifikazio-plakan.
Seinaletika horrekin batera, ibilbide botaniko bat sortu da Kristina Enean, bertako zuhaitz-aberastasuna hobeto ezagutzeko.
Seinaleak, euskarri metalikoan, duela egun batzuk jarri dira eta, zoritxarrez, bandalizatzen hasi dira dagoeneko, kartela erauziz, pintatuz edo lekuz mugituz. Dagoeneko konpondu da, baina herritarren gizalegea eskatzen dugu parkeko espezieen aberastasuna nabarmentzeko eta ezagutzeko garrantzitsua den material hori ez kaltetzeko.