Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2020 URR 16

HILABETE ANTSO JAKITUNEKO OBRAK AMAITZEKO

Antso Jakitunaren etorbidearen berrurbanizazioak bere azken hilabeteari ekingo dio. Urtebeteko lanen ondoren, azaroaren erdialdean bakoitien espaloiak irudi berri eta erakargarria izango du.

Marisol Garmendia Hiri Proiektuen zinegotziak adierazi duenez, "Hirugarren etxe-uhartea bukatzea geratzen da, Pio XII.aren plazatik gertuen dagoena, eta lorontziak eta hiri-altzarien beste elementu batzuk jarri dira bertan. Bien bitartean, bigarren espaloian lan egiten da, erdikoan, besteak baino beranduago hasi zena, jabeetako batekin izandako desadostasunengatik ". Antso Jakitunaren obra iazko irailean hasi zen, eta 1,3 milioi euroko inbertsioa egin du Amara Berri inguruan.

Lorezaintza lanak egitea eta farola berriak jartzea falta da, datozen egunetan iritsiko baitira. Gainera, espaloiaren erdian dagoen erregistro-kaxa bat beste gune diskretuago batera eramango da. Erregistro honek Pio XII.aren argi-iturriaren funtzionamendua kontrolatzen du.

Urbanizazio berriak 11 metroko zabalera duen oinezkoentzako pasabide bat sortu du, terrazak jartzeko eta erakusleihoak eta dendak hobeto ikusteko. Eserlekuak, lorategiak eta aparkalekuak jarri dira, eta berdegune berriak sortu dira, espaloia trafikotik urruntzen dutenak.

"Askoz ere diseinu garbiagoa da, pasealekua errazten du, egonaldirako gonbita egiten du eta hiribidearen merkataritza eta ostalaritza jarduerei bultzada ematen die", azpimarratu du zinegotzi sozialistak.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE