Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2021 ABE 16

ARGI ETA SOINU IKUSKIZUN BATEK OSATUKO DU DONOSTIAKO EGUBERRIA

Datorren igandean, abenduak 19, estreinatuko da. Kontxako badia eszenatoki izango duen argi, laser eta musika ikuskizun ikusgarria da.

Gabonak direla-eta, eta Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza Sailaren eta Donostia Sustapenaren eskutik, argi, laser eta musika show ikusgarri bat estreinatuko da datorren igandean, abenduaren 19an, Donostian, eta agertokia Kontxako badia izango da. Ikuskizuna Santa Clara irlatik eta Kontxako Pasealekutik egingo da, eta hiriko hainbat gunetatik ikusi ahal izango da, adibidez, Urgulletik, Igeldotik, hondartzatik edo kaitik, nahiz eta ikuspegia aldatu egingo den batetik bestera, logikoa denez.

Ikuskizunak lau musika konposizioa izango ditu, horietako bat bereziki abagune honetarako sortua, eta konposizio bakoitzak bere argi ikuskizun berezia izango du. Abenduaren 31ra bitartean gozatu ahal izango da ikuskizunaz, eta egunean lau emanaldi izango dira, 18:30etik 20:00ra bitartean.

Ekonomia Bultzatzeko zinegotzi Marisol Garmendiak hau adierazi zuen: “Gabonetako ilusioak hiria zeharkatzen jarraitzea nahi dugu, eta orain hiriko gunerik ezagunenera zabaltzea, hau da, Kontxako badiara. Ikuskizun honek hondartza hiriarekin eta bertako jendearekin lotzen du. Hain zuzen ere, proiektatuko diren argi sortek maskor baten itxura hartuko dute, eta maskor hori nagusituko da badian. Gabon hauetan beste pizgarri bat gehiago izango da, jada abian diren beste ekimen batzuekin batera: Gabonetako argiak, Gabonetako Azoka eta atrakzio bikain batzuk, adibidez, Alderdi Ederreko noria handia. Zerbaitegatik izendatu du adituen epaimahai batek Donostia 2022ko Gabonetako Europako Hiriburuâ€.

Igandean, abenduaren 19an, hasiko da ikuskizuna 18:30ean, eta emanaldiak ordu erdian behin izango dira, 20:00ak arte. Emanaldi bakoitzak 4 minutu iraungo du. Musika desberdinek argi eta soinu multzo desberdinak eskainiko dituzte, ikusleen adin guztiak kontuan hartzeko. Hori horrela, emanaldietan lehena ikusle txikientzat pentsatuta dago, haurren musikarekin. Beste bi emanaldik gure kulturaren jatorria islatzeari ematen diote garrantzia, instrumentu tradizionalen soinuekin. Amaiera bikaina emateko, azken musika konposizioa dugu, “Geziakâ€, Sebastian Deunak nozituriko nekaldiaren omenez. Ignacio García de Paradak sortu du pieza hau, bereziki ikuskizun honetarako. Txalapartaren, albokaren eta euriaren soinuak nahasten dira konposizioan.

Ikuskizuna Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza Sailak eta Moyuak babestua da.

IBILALDIAK HEDUENTZAT BIZIKLETAN-TRIZIKLOAN

Aurten. Donostia doako ibilaldiak eskaintzen hasiko da mugikortasun txikia duten eguneko zentroetako edo egoitzetako helduentzat. Bizikletan-trizikloan egingo dira ibilaldi horiek, hiriko Gabonetako elementu garrantzitsuenak ikusiz. Helburua da beraien bizi kalitatea hobetzen laguntzea, belaunaldien arteko lankidetzaren bidez, eta hiriko mugikortasun jasangarria bultzatzea. Marisol Garmendiak hau azaldu zuen: “helduek eskertu egiten dute kanpora ateratzea eta erlazionatzea, ongizatea eragiten dielako eta beraien aldartea hobetzen duelako. Ekimen honi esker, Gabonak gozatu ahal izango dituzte, Gabonetarako apainduriko kale nagusiak zeharkatuz, Azoka ikusi ahal izango dute eta Gabonetako giroaz gozatuâ€.

Jarduera Bizikletaz Adinik Ez - Helduen Osasuna Bultzatzeko Elkartea-En Bici Sin Edad elkartearen lankidetzarekin egingo da. Ibilaldiak jada hitzartuta daude adinekoen zentroekin, eta abenduko egun hauetan izango dira: Osteguna, 16; ostirala, 17; larunbata, 18; astelehena, 20; asteazkena, 22; eta osteguna, 23. Irteera bakoitzean hiru triziklo aterako dira, 17:30ean, beren bidaiariekin (5 edo 6).

Ibilbidea Ramon Labayen plazan hasiko da eta hauek zeharkatuz jarraituko du: Santa Katalina zubia, Frantzia Pasealekuko Gabonetako Azoka, Maria Kristina zubia, Loiola kalea, Kontxako Pasealekua, Konstituzio Plaza, Kursaaleko zubia eta Katalunia plaza.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE