Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2024 EKA 07

UDALAK IBILGAILU ELEKTRIKOAK KARGATZEKO ZUTOINAK JARTZEA SUSTATZEN DU HIRI TURISMOKO ENPRESETAN

Trantsizio energetikoa eta ingurumenaren hobekuntza sustatzen duten politikak eta programak bultzatzearen barruan, Donostiako Udalak, Donostiako Sustapenaren bitartez eta Next Generation Funtsei esker, ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak ezartzen laguntzeko laguntza-lerro bat ezartzen du.

Ane Oyarbide Ekonomia eta Enplegu zinegotziak adierazi duenez, "laguntza hauek hiriko enogastronomiaren eta aisialdi-turismoaren sektorearekin lotutako enpresei zuzenduta daude. Beste urrats bat da airearen kalitatea hobetzeko, emisioak murrizteko eta teknologia garbiagoak erabiltzeko. Enpresa horietara, hoteletara batez ere, baina ez soilik, ibilgailu elektrikoekin zirkulatzen duten eta kargatzeko estazioak behar dituzten bezeroak iristen dira. Sektoreko enpresei puntu horiek ezartzen laguntzea da helburua".

Horretarako, 200.000 €erabiliko dira guztira, baina proiektu bakoitzeko dirulaguntza 20.000 €-koa izango da gehienez.

Gobernu Batzordeak ekainaren 11n, asteartea, onartuko ditu laguntzak, eta azaroaren 30era arte edo esleitutako partida agortu arte egongo dira eskuragarri.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE