Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2021 AZA 12

“SENTITU MAGIA DONOSTIAN”

Donostia Turismoko Gabonetako kanpaina Olentzero, Mari Domingi eta Errege Magoekin

DSS Turismoak lanean jarraitzen du turismogunea leku seguru eta ongizatea sortzen duen leku gisa sustatzen, kanpainak, mezuak eta xede publikoa hain aldakorra den egoerara egokitzen, turismoa dinamizatzeko eta sektoreko tokiko enpresa txiki eta ertainen jarduera berraktibatzeko asmoz, betiere, segurtasuna eta erantzukizuna aintzat hartuta.

Donostiako Festaken laguntzarekin, DSS Turismoak “Sentitu magia Donostian” kanpaina abiatu du, gertutasuneko merkatuetan (Euskadi, Nafarroa), nahiz Espainiako eta Frantziako merkatuko hiri igorle nagusietan arreta jarrita.

Donostiako Udaleko Turismo Jasangarriko zinegotziaren, Cristina Lagéren, hitzetan: “Kanpaina honekin herritarrak nahiz bisitariak partaide bihurtu nahi ditugu; horregatik, zenbait roletan konektatzeko kanpaina proposatzen dugu: alde batetik, anfitrioi gisa, eta bestetik, bisitari gisa; betiere, kanpainaren erdigunean Gabonetako pertsonaia nagusiak izanik: Olentzero eta Mari Domingi, eta hiru Errege Magoak”.

Kanpainak entzutea lortu nahi du sormenaren arlotik, eta umore-ukituarekin; eta anfitrioi bihurtzearen alderdi atsegina eta bisitariari gure alderik onena erakusten dio.

Kanpainaren erdigunea spot bat izango da. Bertan, 3 Errege Magoak ikusiko ditugu, oharkabean pasatu nahian, Donostian opor egun batzuk pasatzen. Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek Donostia aukeratu dute oporretarako turismogune gisa. Erosketak egingo dituzte, eta baliabide turistikoez eta gastronomiaz gozatuko dute bi anfitrioren eskutik: Olentzero eta Mari Domingi lagunen eskutik, hain zuzen ere.

Spotak ikuspegi bikoitza du; batean, filma Hiru Errege Magoek kontatuta dago, bisitariaren ikuspegitik, eta bestean, Olentzerok eta Mari Domingik kontatuko dute esperientzia anfitrioiaren ikuspegitik.

Bi bertsioak webgunean egongo dira www.sansebastianturismoa.eus, eta bertan, landing bat egongo da herritarrentzat eta beste bat bisitarientzat.

Marisol Garmendia Garapen Ekonomikoko zinegotziak eskerrak eman ditu tokiko merkataritzaren aldeko Turismo kanpainagatik. “Donostia beti izan da erosketa-hiri bat. Donostiara erosketak egitera etortzea erakargarria izan da betidanik, eta, orain, balio hori indartzea merezi duela uste dugu. Donostiako merkataritzak, ia hiri guztietakoak bezala, osasun-krisiaren ondorioak jasan ditu, baina, kasu gehienetan, zaparradari eusten jakin du. Eguzkia ateratzen ari den honetan, herritar garen aldetik, tokiko merkataritzaren aldeko apustua indartu behar dugu, hurbileko merkataritza, beti nabarmendu gaituena eta hain harro sentiarazten gaituena. Horregatik, gure mugak gaindituko dituen kanpaina hau opari handia da.”

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE