Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2020 ABE 14

ABIAN DAUDE MERKATARITZARI ETA OSTALARITZARI LAGUNTZEKO ONLINE SALMENTA BONUAK

Herritarrei eskuragarri jarriko zaizkie hiriko ekialdeko saltokietarako ia 7.000 deskontu bonu

Helburua da gure hiriko bi sektore gakok, hain zuzen, merkataritzak eta ostalaritzak sortzen duten jarduera ekonomikoa eta enplegua mantentzea bultzatzea eta horretan laguntzea. Bonu horiek, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bitartez aktibatutakoek, Donostiako saltoki txikietan eta ostalaritzan online salmentak sustatzeko helburua dute, bi sektore horien jarduna digitalizatzeko xedea duen plataforma bat salmenta tresna gisa erabiliz COVID-19aren pandemiak ekarritako krisi garai hauetarako, bereziki.

Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak, Marisol Garmendiak, adierazi zuenez, “tokiko saltokiei eta ostalaritzari laguntzean buru-belarri ari gara, hiriaren nortasun zeinuak baitira. Ondo dakigu zein egoeratan dauden. Horregatik, Udalak, ahal duen heinean, programak eta laguntzak sortzen ditu bi sektore horiek biziberritzeko, negozioak eta haiek sortzen duten enplegua mantentzeko helburuarekinâ€.

Beraz, gaur abian jarri da Gabonetako Online Azoka, eta bertan ez dira egongo soilik egiazko Gabonetako azokan postua dutenak, baizik eta plataforman egotea eskatu duten Donostiako saltoki guztiak. www.donostiagabonetakoazoka.eus webguneko plataforman erosketa bat egiten dutenek % 30eko deskontua izango dute 20 euroko gutxieneko gastu batetik aurrera, gehienez 30 eurokoa. Gainera, etxerako garraioa doakoa izango da. Online azoka horretan parte hartu nahi duten saltokiek oraindik ere izena eman dezakete, eta, horretarako, eskaera Gabonetako Azokaren webgunean egin behar dute.

Donostiako ostalaritzak ere jasoko du online kontsumo bonu horien onurarik ere. 10 euroko bonuak dira, eta bezeroak 7 ordainduko ditu. Kasu horretan, bonuak online erosi behar dira hautatutako ostalaritza establezimendu bakoitzerako, eta bezeroa jarriko da harremanetan establezimenduarekin bonu hori kontsumitzeko, bai lekuan bertan bai han jaso eta etxean jateko. Herritarrek bonuak hemen eskuratu ahalko dituzte: www.donostiagabonetakoazoka.eus

EKIALDEKO SALTOKIAK

Halaber, San Sebastián Shopsekin elkarlanean sortu da “2020 Gabonetako Erosketa Bonuak†programa. Edizio honetan, bonuak establezimenduek eskaintzen dituzte zuzenean, online salmentarik gabe. Gabonetan erosketak egiteko bonuak jarriko dira zirkulazioan, 15 euroko balioa izango dutenak, eta donostiarrek hiriko ekialdeko saltokietan kontsumitu ahal izango dituzte, Altzan, Intxaurrondon, Mirakruz-Bidebietan, Egian, Loiolan eta Martutenen, Gabonetako erosketak egiteko.

Guztira, 6.600 bonu banatuko dira ekialdeko 200 saltokitan, gehienez ere saltokiko 33 bonu. Bonu bakoitzak 15 euroko salmenta balioa izango dute, eta bezeroak 10 euro ordainduko ditu, eta Donostia Sustapenak beste 5ak, San Sebastián Shopsen bidez. Hau da, bezeroak % 33,33ko hobaria jasoko du. Saltokiak berak eskainiko dizkie bonuak bezeroei.

“Hiriko gune horietako merkataritza dinamizatu eta sustatu nahi dugu, eta bertako establezimenduei lagundu nahi diegu, ekialdean 100.000 euroan zenbatetsitako kontsumoa sortuzâ€, adierazi du Garmendiak.

Esan beharra dago ekimen horiez gain Donostia Sustapenaren laguntzak oraindik indarrean daudela, merkataritzari eta ostalaritzari bideratutakoak bi sektoreetan ekonomia berraktibatzeko, oso gogor jo baititu osasun krisiak. Gehienez ere establezimenduko 4.000 euroko laguntzak dira, lokalak eta merkataritzaren eta ostalaritzaren lan moduak egokitzeko. Laguntze horiekin inbertsioak, ekipamendu berriak eta beharrezko azterketak ordaindu daitezke, eraldaketa digitala eta negoziokoa errazteko, lan moduak eta bezeroekiko eta hornitzaileekiko harreman berriak egokituz, eta merkataritzako lokalak testuinguru berri honetara egokitzeko, segurtasun etae osasun protokolo berriak bete ditzaten.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE