Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2021 IRA 16

DONOSTIAK ESTATUKO BATEZ BESTEKOA HIRUKOIZTEN DU BIZTANLEKO DISFIBRILATZAILEETAN

Donostiak 144 desfibriladore ditu, hau da, 0,77 DEA (Kanpoko Desfibriladore Automatikoak) 1.000 biztanleko, Estatuko batez bestekoaren hirukoitza.

Marisol Garmendia Osasun Publikoko zinegotziak azpimarratu duenez, "Gure hiriak DEA sare ona du, udal zentro publiko gehienetan, kiroldegietan, kultur etxeetan eta abarretan banatua. Aparatu horiek funtsezkoak dira bihotz-biriketako geldialdiei aurre egiteko eta, horrela, pairatzen dituztenen bizitza salbatu ahal izateko".

Espainian, 1.000 biztanleko 0,26 desfibriladore daude Espainiako Kardiologia Elkartearen arabera (Frantziak 1,85 ditu 1.000 biztanleko, Erresuma Batuak 1,29 eta Alemaniak 1,1). Munduko rankinga Japoniak du, 1.000 biztanleko 2,5 DEA-rekin) Tresna horiek bihotz-gelditzeen ebazpenean duten funtsezko laguntzaz jabetuta, Donostiako Udalak aparatu horien erregistroa eta kokapena eguneratzeko kanpaina bati ekin zion, horiek titulartasun publikoko eta jende asko biltzen den guneetan zabaltzea baloratuz.

Eusko Jaurlaritzak berak erregistro bat eta mapa bat ditu "geoEuskadi" aplikazioan, eta bertan aparatu horiek seinalatuta agertzen dira. Kiroldegiak, kultura-zentroak, merkataritza-guneak, udal-bulegoak eta beste leku batzuk dira ohikoenak, eta Osakidetzako anbulantziek nahitaez eraman behar dituztenak ere bai.

2017ko bihotz-gelditzeen kasuak erreferentziatzat hartuta, 77 kasu detektatu ziren hirian: 47 etxean eta 20 bide publikoan (gainerakoak beste leku batzuetan, hala nola lantokietan). Kasu guztietatik 22 gaueko ordutegian gertatu ziren, eta horietatik bi bakarrik bide publikoan, hau da, % 1,1.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE