Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2022 ABE 27

DONOSTIAK GAINDITU EGIN DITU 2020RAKO JARRITA ZIREN KLIMA HELBURUAK

2020. urtea mugarri garrantzitsua zen klima-aldaketaren aurkako lasterketan: herrialde, eskualde eta hiri askotako berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko planen aurreneko azterketaren urtea. Donostiak aise gainditu du azterketa hori.

Hala esan du Ekologiako zinegotzi Marisol Garmendia sozialistak: “Ondo gainditu dugu 2007an isurtzen zena 2020rako % 20 murrizteko helburua. Izan ere, % 40 ere murriztu dugu hiriaren isuri globala (industriaren isuriak kontuan hartu gabekoa) eta biztanleko isuria ere. Datu positibo horiek zuhurtziaz aztertu behar dira; faktore bat baino gehiago izan baita emisioak murrizten lagundu duena. Pandemia dugu bat, giza jarduera oro murriztu eta eraikinetan eta garraioan energia gutxiago kontsumitzea ekarri baitzuen hark. Eta energia gehiago iturri berriztagarrien bidez ekoiztea dugu beste faktore bat, horrek ere atmosferara gas gutxiago isurtzea dakar eta.â€

Datu bat: 2007an, biztanle bakoitzak 5,3 tona CO2-ren baliokidea isuri zuen batez beste; eta 2020an 3,1 tona biztanleko.

Hirian isurtzen diren berotegi-efektuko gasik gehienak (guztizkoaren ia bi heren) garraioak sortutakoak dira. Hurrena, nahiz eta alde handia den, etxeek eta zerbitzuek sortutako isuriak ditugu (beste heren bat). Hondakinen kudeaketak isurien %4 baino pixka bat gehiago sortzen du, eta lehen sektorea ez da %1era ere iristen. Kontuan hartu beharreko datu bat da 2020an sektore guzti-guztietan murriztu zirela isuriak.

Garraioaren isurketek azken urteotan izan duten bilakaera egoera ekonomikoarekin lotuta izan da. Hala, isuririk gutxien 2013an izan zen –krisiaren ondorioz–, handitu egin ziren handik aurrera eta 2017-2018 aldian izan zen gehien-gehien. 2019an pixka bat jaitsi egin ziren isuriak, eta 2020an, pandemiaren ondorioz, nabarmen murriztu ziren (%23). Garraioaren isurketen ia bi heren turismoek eragiten dituzte, eta heren bat kamioiek eta furgonetek. Autobusek eta motozikletek isuritakoak askoz ere gutxiago dira.

Zerbitzuen sektoreak gora egin du azken hamabost urteetan hirian, eta haren isuriak ere konparazio horretan handitu dira. Pandemiaren aurretik, etxeek isurtzen zutena baino gehiago isurtzen zuten zerbitzuek. Pandemiak jarduera txikitzea ekarri zuen, ordea, eta etxeek baino pixka bat gutxiago isurtzen hasi ziren berriro ere zerbitzuak. Era berean, 2020an estatuan sortu zen argindar asko iturri berriztagarrien bidez sortu zen, eta horrek ere lagundu zuen isuriak murrizten.

Etxe edo bizitegi sektoreak ere murriztu egin zituen isurketak 2020an, nahiz eta itxialdia izan eta telelanean aritu zen jende asko urte hartan. Berogailuetarako erabiltzen den erregai kontsumoak behera egin zuen, eta berokuntza da etxebizitzen isuriaren parterik handiena sortzen duena. Hala, beherakada horrek, eta berriztagarrietatik sortutako elektrizitate gehiago kontsumitzeak, isuriak asko murriztea ekarri zuten.

Azkenik, hondakinen kudeaketarekin lotutako isuriak ere murriztu egin ziren 2020an. Arrazoi askogatik: hondakin gehixeago biltzea gaika, masan bildutako hondakin kantitatea txikitzea eta hondakinak tratatzeko modua aldatzea, Donostiako tratamendu-instalazioa martxan jarri eta gero.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE