Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2022 MAR 09

ETXEBIZITZA TURISTIKOAK EKOJASANGARRIAK IZATEA SUSTATZEN DU DONOSTIAK

Aparturek ia 160 tona hondakin organiko birziklatuko ditu eta erabilera bakarreko plastikoak kenduko ditu etxebizitzetatik.

Donostiako Udaleko Ekologiako eta Turismo Sostengagarriko zinegotzitzek, Aparture Euskadiko Etxebizitza Turistikoen Elkartearekin lankidetzan, proiektu bat jarri dute abian, etxebizitza turistikoetan hondakin organikoen % 100 birziklatzeko eta erabilera bakarreko plastikoen % 100 kentzeko.

Marisol Garmendia Ekologiako zinegotziak honela adierazi du: ·â€Aspalditik ari gara gizakiak egunerokoan egiten duen kaltea arintzeko programak garatzen. Areago sakonduko dugu berotegi-efektuko gasen emisioen murrizketan, hondakinen murrizketan, Zero Plastik eta antzeko kanpainetan, erabilera bakarreko plastikoen neurriz kanpoko erabilera saihesteko. Eta, orain, Apartureren eskutik, etxebizitza turistikoetan sartuko gara; izan ere, etxebizitza turistikoak asko ugaritu dira, eta etxebizitza horien erabiltzaileen kontzientzia ekologikoa gero eta handiagoa da."

Hain zuzen ere, Zero Plastik kanpainari esker, diagnostiko bat egin zen sektorean, hiriko etxebizitza turistikoetan sortutako hondakinak murrizteko eta hobetzeko, bai eta ingurumenarekin loturiko beste arlo batzuetan jardunbide egokiak zabaltzeko ere.

Garmendiak adierazi duenez, Donostiako etxebizitza eta apartamentu turistikoek giltzatako bat izango dute. Giltzatako horretan, etxebizitzako giltzak ez ezik, txip bat ere etorriko da, edukiontzi marroia eta materia organikoa biltzeko eta konpostatzeko edukiontzia erabili ahal izateko. Estatuan etxebizitza eta apartamentu turistiko %100 ekojasangarriak dituen lehen hiria izango gara, eta erabilera bakarreko plastikoak kentzea ere ekarriko du horrekâ€.

Apartureko presidente Asier Peredak azpimarratu duenez, “Donostiako Udalaren eta Apartureren arteko lankidetzari esker, erabilera bakarreko 320.000 plastikozko ontzi baino gehiago kenduko dira eta ia 160 tona hondakin organiko birziklatuko dira, konpostatzeko".

Etxebizitza turistikoaren giltzatakoan egongo den txip-txartel horretaz gain, edukiontzi bakoitzean zer hondakin bota behar den azaltzen duten eranskailuak emango zaizkie jabeei.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE