Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2023 API 05

LGTBI+ KOLEKTIBOAREN KONTRAKO GORABEHEREI BURUZKO TXOSTENA EGIN DU DONOSTIAK LEHENBIZIKO ALDIZ

2021-2022 aldian 37 gorabehera erregistratu ziren hirian, % 60,5 homofobikoak eta % 26,3 transfobikoak

Donostiako Udaleko Berdintasuneko, Lankidetzako eta Eskubide Zibiletako zinegotzi Ane Oyarbidek txosten bat aurkeztu du gaur, 2021. eta 2022. urteetan hirian erregistratu ziren LGTBI+fobiaren gorabeherak jasotzen dituena aurreneko aldiz.

Datuak, besteak beste, iturri hauetatik bilduak dira: Udaltzaingoa, LGTBI+en Euskal Behatokia, Ertzaintza, Berdindu, Gehitu, Eraberean, Donostiako Udaleko Berdintasun Saila eta zenbait komunikabide.

Ane Oyarbidek azpimarratu duenez, hirian egiten den lehen azterlan hau tresna baliagarria da LGTBI+ politiketan beste eragile eta kolektibo batzuekin batera aurrera egin ahal izateko. Eta baita dibertsitatearekin bizi eta aberasten den gizarte bati ekarpen bat egiteko ere; pertsona guztiak benetan berdin direla bizitzeko, gorroto-diskurtsorik gabe eta guztiek --duten sexu identitatea edo orientazioa dutela-- aske eta beldurrik gabe erabili ahal izateko dituzten eskubide guztiak.

Txostenak erakusten duenez, 19 salaketa erregistratu ziren 2021ean, eta 18 2022an; 37 bi urteetan.

Gainera, salaketen % 60,5 homofobiak dira; 23 salaketa guztira. Ondoren, transfobia dago, 10 salaketa; izandako guztien % 26,3.

Eraso mota ugariena hitzezkoa da; izandako erasoen erdia. Eraso fisikoak ere izan dira (% 29), eta mehatxuak (% 23,7) eta diskriminazioak (% 21,1) ere bai. Alegia, hiru gorabeheratatik ia bat eraso fisikoa edo eraso fisikoa izateko ahalegina izan dela.

Txostenak erakusten du erasoen % 62 gizonek eragiten dituztela, eta ia % 10 taldean egiten direla. Erasoen % 8 emakumeek eragindakoak dira.

Erasoen biktimak, berriz, % 74 gizonak dira, % 12 emakumeak eta % 5,4 identitate disidentea dutenak (bollerak eta ez bitarrak). Banaka edo bikoteka egiten zaie eraso pertsonei. Emakumeei eta gizonei erasotzeko moduan ia ez dago alderik.

Udan (uztaila, abuztua, iraila) eta otsailean jasotzen da erasorik gehien. Udan izaten den interakzio sozial handiagoa izan daiteke horretarako faktoreetako bat.

Erasoak izaten diren lekuei begiratuz gero, % 54 (20 kasu) zerbitzu eta gune publikoetan izan zirela ikusten da. Ondoren, gune erdi-publikoak (denda-guneak edo tabernak) eta etxeak ditugu: erasoen % 16.

Eraso egiten dutenek profil homofobo tipikoa dute, batez ere erasotzaileak emakumeak izanez gero. Gizonek adierazpen ez bitarrei ere badiete fobia, homofobia eta transfobia izatea eze.

«Eraso asko ez dira salatzen, ordea, eta, beraz, txostenak jasotzen duena baino askoz gorabehera gehiago izango dira, seguru», esan du Ane Oyarbidek, eta horrelako erasoak onartezinak direla eta isilik ez gelditzeko erantsi du.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE