Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2021 ABE 22

DONOSTIAK 4,4 MILIOI EURO LORTU DITU SEKTORE TURISTIKOAREN MODERNIZAZIO ETA JASANGARRITASUNERAKO

Donostiak 4,4 milioi euro jasoko ditu Europar Batasuneko Next Generation funtsetatik, bere sektore turistikoaren modernizazio eta iraunkortasun-plan bat garatzeko.

Sustapen Ekonomikoko zinegotzi Marisol Garmendiak eta Turismoko zinegotzi Cristina Lagék jaso dute albistea, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako sailburu Javier Hurtadorekin Gasteizen egindako bileran.

Marisol Garmendiak azpimarratu duenez, “iragarki hau albiste bikaina da hiriarentzat. Funts horiek hiriak oso azkar lortu ditu, eta proiektu oso landua izan da. Proiektu horrek hainbat udal-departamentu inplikatu ditu, eta horrek gure hiria bultzatzen du garapen iraunkorraren, mugikortasun elektrikoaren eta digitalizazio turistikoaren aldeko apustua egiten jarraitzera, Donostia helmuga turistiko nazionalen lehen lerroan kokatuz.â€

Donostiako Sustapenak eta Donostia Turismoak egindako proiektuak inplikatutako sektoreen ekarpen interesgarriak izan ditu, sektore anitzen ekarpenekin, planak udaleko hainbat sailetan duen zeharkako eragina dela eta, hala nola Ingurumena, Hiri Mantentzea, Dbus, Hiri Proiektuak eta abar.

Donostiak aurkeztutako proiektua oso positiboki baloratu dute Espainiako Gobernuko Turismoko Estatu Idazkaritzak eta Eusko Jaurlaritzak.

4 ardatz ditu Donostiako plan honek:

• TRANTSIZIO BERDEA 1.200.000 €

• TRANTSIZIO ENERGETIKOA 1.400.000 €

• TRANTSIZIO DIGITALA 1.100.000 €

• LEHIAKORTASUNA: 700.000 €

>>> TRANTSIZIO BERDEA. Proposamenen artean, Donejakue Bideko kostaldearen ibilbideari balioa ematea dago, Ulian zein Igeldon korridore ekologikoak leheneratuz. Halaber, Artikutzako natura-inguruneari balioa ematea, Ostatua birmoldatuz eta ingurumen-biodibertsitatea ikertzeko programa bat garatuz.

>>> TRANTSIZIO ENERGETIKOA. Ardatz horretan daude hiriko erdigunearen eta Illunbeko disuasio-aparkalekuaren arteko bus-anezka elektrikoa, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneen sare bat zabaltzea, batez ere establezimendu aisia-turistikoetan, aisialdiko eta turismoko ETEen trantsizio energetikoa eta Hipodromoko instalazioen hobekuntza.

>> TRANTSIZIO DIGITALA. Wimax – Zuntza Sarea garatzea eta ezartzea eta Alde Zaharreko Smart egokitzea, auzoko merkataritzaren, ostalaritzaren eta herritarren konektibitatea hobetzeko. Baita green inguruneetan ibilbide digitalak sortzea ere, hiri-parkeetan adibidez. Eta Smart Data Office garatzea

>>> LEHIAKORTASUNA. Ardatz horren barruan sartzen dira hurbileko diseinua eta produktua turismoan; kulturari, ondareari eta hiriari buruzko informazioa hiriko hainbat auzotan barreiatutako euskarrietan ezartzea; aisia-turismoko enpresetan jardunbide mediomabiental egokiak hartzea, eta aisia-turismoko establezimenduetan energia-eraginkortasuneko neurriak sartzea.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE