Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

 
 

BERRIAK

2022 AZA 18

DONOSTIA, 2022KO GABONETAKO HIRIBURUA

Datorren ostiralean, abenduak 2, inauguratuko da Gabonetako Azoka eta Gabonetako argiak piztuko dira jardueraz betetako hilabete bati hasiera emateko.
Los patrocinadores de la Navidad con Marisol Garmendia, concejala de Desarrollo Económico

Los patrocinadores de la Navidad con Marisol Garmendia, concejala de Desarrollo Económico

Donostia 2022 Gabonetako Europako Hiriburua da Italiako Genova hiriarekin batera. Donostiako Gabonak abenduaren 2an hasiko dira ofizialki, Gabonetako argien piztuerarekin, Gabonetako Merkatuaren irekierarekin eta programazio solidario, inklusibo eta jasangarri baten hasierarekin. Programa hau urtarrilaren 6ra arte luzatuko da eta hiria egun horietan bisitatzeko helmuga erakargarria bihurtu nahi du.

Garapen Ekonomikoko eta Enpleguko Zinegotziak, Marisol Garmendia, adierazi duenez, “hiritarrek Gabonetako kanpaina orijinalaz gozatzea lortu nahi dugu, adin guztietarako aukerak izango dituena eta, gainera, harrotasunez Gabonetako Europako Hiriburua erakutsiko duena. Guzti hau Donostiaren irudia, helmuga turistiko lagunkoi, familiar eta erakargarri gisa indartuko du, azkeneko urteetan 2 milioi bisitaritik gora izan duen jomuga turistiko bezala. Gabonetako kanpainak bereziki eragingo du aurten jasangarritasunean eta energia-eraginkortasunean, bai Gabonetako argiterian, bai merkatuan eta bai programazioaren beste mugarri batzuetan. Funtsezko garaia da tokiko ekonomia eta merkataritzarentzat, urteroko kanpaina handia egiten baitu.”

Noria handia Donostiako badiaren buru da dagoeneko, eta gaur bertan jarriko da martxan, Alderdi Ederren San Sebastian eguna baina geroago egongo da, urtarrilaren 31ra arte, hain zuzen ere.

Datorren ostiralean, abenduak 2, Gabonetako argiak pizteko ekitaldia eta Gabonetako Azokaren inaugurazioa izango dira Frantzia Pasealekuan, Maria Kristina zubiaren ondoan. 18: 00etatik aurrera izango da.

Oraingo honetan, laser argien ikuskizun batekin hasiko Urumea ibaiaren eta Maria Kristina zubiaren gaineko musika eta irudi show baten barne eta gero Panpin argitsu erraldoi batek zubia eta inguruak zeharkatuko ditu musikaz lagunduta. Papin erraldoia 20: 00ak arte geratuko da nahi duenak berarekin argazki bat atera dezan. Iaz, puxikadun dantzariak oroitzapen atsegin bat utzi zigun, edizio honetan mantentzea espero duguna.

18: 30ean, Gabonetako argiak piztuko dira, eta amaiera emateko, su artifizialen bilduma bat jarriko da ibaian.

Donostiako Gabonetako Merkatua, Urumea ibaiaren inguruan kokatua, Europa erdialdeko Gabonetako merkatu tradizionalen estiloan pentsatua dago. 2022an, 57 etxola izango ditu, gabonetako produktu tipikoekin: gozokiak, turroiak, jostailuak, artisautza, opariak, apaingarriak... 41 etxola Frantzia pasealekuan daude, eta beste 16, aurten berrikuntzak izango dituen eta erakargarriagoa izango den Ramon Labayen plazan.

Aurten, eraikin eta gune ikonikoetan ere jarriko dira Donostiako Gabonetako argiak. Horrela, Victoria Eugenia Antzokiko argiek Urumea ibaiko argien lerroa osatuko dute. La Conchako erlojuetan ere jarriko dira argi berritzaileak, eta baita Gabonetako photocall-a ere.

Gabon hauetan, Santa Katalina zubia berritu egingo da. Zubi horrek argi-izei batzuk izango ditu, merkatuaren ildoari jarraituz eta Labayen plaza eta Frantzia pasealekua lotuz. Izan ere, merkatu berak bere sarbide-ate argiztatuak izango ditu, Europako merkatu handien antzera.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE