Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2022 EKA 20

“FESTETAN ERE ASKE! INDARKERIA SEXISTARIK EZ!!!

Bi urteko pandemiaren ondoren, badatoz berriz ere festak, eta Donostiako Udalak, Berdintasun Bulegoaren bitartez, eraso matxistak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko kanpaina bat antolatu du, jaietan halako erasoak areagotu egiten direla eta.

Berdintasuneko zinegotzi Ane Oyarbidek adierazi duenez, “jaiak hasi dira jada, bai gure inguruan, bai estatuko beste leku batzuetan, eta, zoritxarrez, emakumea xede duten erasoek gora egin duela ikusten ari gara. Onartezina da gure gizartean oraindik ere bakar batzuek pentsatzea baimena dutela emakumeei jazartzeko eta erasotzeko eta emakumeen kontra indarkeria erabiltzeko, horretarako aitzakia bakar nagusitasuna, matxismoa dutela. Argi utzi behar dugu inor ez dela inor baino gehiago, eta askatasuna beste ezeren gainetik dagoela. Eta, jakina, emakume batek EZETZ esaten badu, EZEZKO biribila da, ñabardurarik gabe”.

Oyarbidek gogorarazi duenez, Ertzaintzak 2022ko lehen hiruhilekoari buruz emandako datuei erreparatuz, “Gipuzkoan hirukoiztu egin dira eraso matxisten delituak, 2021eko datuekin alderatuta, pandemiak eragin zituen murrizketak kendu izanaren ondorioz, baina baita erasoaren kulturaren normalizazio gaizki deituaren ondorioz ere; gainera, kultura hori biderkatu egiten da jaietan.

Oyarbidek adierazi duenez, Udalak "donostiarrak indarkeriaren aurkako borrokan sentsibilizatzeko borondatea du. Indarkeria matxista desberdintasunaren ondoriozko gizarte-arazo bat da, eta, horregatik, erantzunak ere soziala izan behar du. Guztioi dagokigu errespetuzko, berdintasunezko eta indarkeriarik gabeko jarrerak sustatzea”.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE