Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2021 ABE 10

“OPARITZEKO, DONOSTIA"

Kanpainaren bidez, Donostiako merkataritza nabarmendu nahi da, Eguberri hauetan erosketak egiteko eta aisialdirako gune gisa.

Hurbileko merkataritzari eta Donostiako tokiko merkataritzari balioa ematea da, San Sebastian Shops-ek abian jarri duen kanpaina berriaren helburua. Kanpainak gure hiria lehentasunezko merkataritza-helmuga gisa kokatzea nahi du, herritarrei eta bisitariei gabon hauetan erosketak eta gabonetako opariak Donostiako tokiko merkataritzan egiteak dakarren esperientzia bakarra eta desberdina helaraziz. Kanpainak Donostiako Udaleko Ekonomia Sustapeneko eta Merkataritzako zinegotziaren eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailaren babesa du.

Horretarako, komunikazio-kanpaina bat egingo da bideoak eta promozio-mezuak igorriz, gure tokiko merkataritzak dituen balioak eta ezaugarriak zabalduz.

Promozio-bideoa egiteko, hiriko hainbat establezimenduren laguntza izan da; besteak beste, Arbaso Hotela, Don Pascual, Blaw Store, Cabo Rojo, Perfumeria Benegas, Mimo, Garrarte, Miner, Bellerose, Libreria Donostia, Abracadabra, Kado, Nanos, Arteuparte y Aldabaldetreku. Horrez gain, gabonetaz gozatzeko aproposak diren irudiak eta kokalekuak ere azalduko dira: Gabonetako azoka, Gabonetako argiztapena, noria…

Bideoa Ilunbeko aparkalekua hirigunearekin lotzen duen doako autobus berrian eta Biarritz eta Donostia lotzen dituen autobusean ikusiko da, gure hirira hurbiltzen direnentzat erakargarri izan daitekeela ulertuta. Baita sare sozialen bidez ere.

Gabonetako kanpaina hiriko merkataritzarako aldi garrantzitsuenetako bat da. Donostiako Udaleko Ekonomia Sustatzeko Zinegotzitik lankidetza estuan aritzen dira sektoreko hainbat erakunde eta eragilerekin, hiriko eta hurbileko merkataritza sustatzeko, Gabonetako jaien inguruko ekimen-multzo baten bidez. Azken batean, garai horretako giroa eta baldintza egokiak sortzea da kontua, eta eskaria suspertzea urteko jarduera ekonomikoaren unerik garrantzitsuenetako batean.

Donostiako kaleak apaintzen dituen Gabonetako argiteria eta erosketa-turismoa erakartzeko eta sendotzeko jarduerak hiriaren kanpo-sustapenari laguntzen dio, eta funtsezko faktorea da aldi komertzial honetan bisitariak erakartzeko.

Donostiak, produktuaren eta tokiko marken alde egiten duten lehen mailako saltokiak ditu. Bereziak, iraunkorrak eta lurralde honen bereizgarri den nortasun kultural propioa dutenak. Helmuga turistiko paregabea da, eta bertan erosketa-esperientzia ahaztezina bizi daiteke; “Oparitzeko, Donostia”.

EKIALDE ZONALDEKO EROSKETA BONUAK

San Sebastian Shops-ek Donostiako Udaleko Ekonomia Sustatzeko Zinegotziarekin elkarlanean, erosketa bonuen kanpaina bat jarri du abian. Horretarako, Gabonetarako 15 €-ko “erosketa bonuak” merkaturatuko dira, horietatik, kontsumitzaileak 10€ ordainduko ditu. Gabonetako erosketak egiteko, donostiako kontsumitzaileek bonuak hiriko ekialdeko saltokietan kontsumitu ahal izango dituzte; Altza, Intxaurrondo, Larratxo, Mirakruz-Bidebieta, Herrera, Egia, Loiola, Txomin eta Martutene auzoetan.

3.000 bonu banatuko dira ekialdeko 75 merkataritza establezimenduen artean, guztira, 40 bonu saltoki bakoitzeko. Bonu bakoitzak 15 €-ko salmenta balioa du eta horietatik, kontsumitzaileak 10 € ordainduko ditu eta Donostia Sustapenak falta diren 5€-ak jarriko ditu San Sebastian Shops-en. Ondorioz, kontsumitzaileak % 33,33-ko hobaria lortuko du. Denda bakoitzak bere bezeroei bonuak eskainiko dizkio.

Programa honen helburuak dira, alde batetik, auzoetako merkataritza dinamizatu eta sustatzea eta, bestetik, auzo hauetan eta bertako saltokietan egiten diren Gabonetako erosketak bultzatzea, hiriko ekialdean, gutxi gorabehera, 45.000 €-ko kontsumoa ahalbidetuta.

Azken batean, lortu nahi dena da beren jarduera ekonomikoa gure hiriko ekialdeko sektore tradizionaletako batean garatzen duten mikroETE eta autonomoek sortutako jarduera ekonomikoa eta enplegua mantendu dadin bultzatzea: hiriko ekialdeko merkataritza, hain zuzen ere.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE