Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2023 API 25

MARISOL GARMENDIA: “DONOSTIAK LIDERGO ALDAKETA BAT DU ESKURA”

Marisol Garmendia Donostiako alkategai sozialistak adierazi duenez, Donostiak eskura du aldaketa bat aurrera eramatea, aldaketa lasaia, gure hiriak dituen erronkei eta arazoei espiritu liberal eta moderatuarekin erantzuteko, erradikalismoetan sartu gabe eta herritarrak banatu gabe.

Hedabideekin egindako gosari informatibo batean, Garmendiak bere hauteskunde programaren ideia nagusiak aurkeztu ditu.

Donostiarrak ez daude batere konforme Goia Udalburu, egindako kudeaketarekin: entzumenik gabe, akats nabariak zuzentzeari uko eginez, hala nola, arazoak sortu dituzten trafiko-aldaketak, herritarren kezkak eta erreklamazioak gutxietsiz, hautagai sozialistak adierazi duenez. Baina, bere ustez, kezkagarriena hiriaren lidergoari uko egitea da. Urte hauetako grisa koloretako etorkizunagatik aldatu behar dugu. Donostiartasunaren bandera egingo duen lidergo berri bat behar dugu, azken urteetan galtzen joan garen hiri indarra berreskuratuko duena. Eta hori posible izango da emakume alkate baten eskutik, Donostiaren historiako lehena, adierazi du Marisol Garmendiak.

Marisol Garmendiaren hautagaitzaren proposamenak hamar ildotan oinarritzen dira:

• Gauzak egiteko, gobernatzeko beste modu bat. Entzunez, donostiarrei ahotsa emanez.

• Hirian hainbeste arazo sortzen ari diren eta berriz pentsatu behar diren trafiko-aldaketak indarrik gabe uztea. Garraio publikoaz eta taxiez hitz egingo duen mugikortasun plan adostu bat egitea auzotarrekin, merkatariekin eta garraio publikoko operadoreekin.

• Hiriko gune kritikoetan segurtasuna sendotzea, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren oinezko patruilen presentzia handituz eta bideozaintzako eta argiztapena hobetzeko planekin.

• Datozen hamar urteetan 6.000 etxebizitza mobilizatzea, Eusko Jaurlaritzarekin estrategia bateratu baten bidez, gure gazteen beharrei erantzuteko. Donostia gazteek beren bizi-proiektuak garatuko dituen hiria izatea behar dugu. Gazterik gabe, Donostiak ez du etorkizunik.

• Tenkatutako eremuetan alokairurako mugak ezartzea, epe laburrean etxebizitza eskuratzeko baldintzak hobetzeko.

• Realarekin akordio batera iristea Reale Arenako jabetza lagatzeko eta lortutako baliabideak Anoetako kirol-hiriko instalazioak berritzeko erabiltzea.

• Illunbe erabilera anitzeko pabiloi bihurtzea, Donostia erreferentziazko hiria izan dadin kultur eta kirol ekitaldi handietarako (Eskubaloiko Erreginaren Kopa berria adibide ona da)

• Donostiak zientziaren eta teknologiaren hiri gisa duen posizionamendua sendotzearen alde egitea, gure gazteentzat enplegu kualifikatua eta kalitatezkoa sortzeko bide gisa.

• Hirigintza garapen berriak aprobetxatzea, Easoko zabalgune berria, Loiolako kuartelen proiektua eta abar, hiri berdeagoa eraikitzeko, ekipamenduekin, jasangarriagoa (ez zementua bakarrik).

• Donostia harrera-hiri bihurtzeko programekin, zaintzaren arloan erreferente izango dena, eta Donostialdeako ESIaren eta Onkologikoaren defentsan konprometituko den udal batekin.

Hori guztia posible da gogoa eta anbizioa jarriz, eskura dagoen aldaketa lasai batekin. Marisol Garmendiak eta sozialistek ordezkatzen duten aldaketa lasaiarekin.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE