Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2023 MAI 15

MARISOL GARMENDIAK SAGÚESEKO ITSASERTZAREN ERREMATEAN HARMAILA MAILAKATU BAT PROPOSATU DU

Donostiaren hiri-berroneratzea eta espazio publikoak berreskuratzea da Donostiako Sozialistek defendatzen duten hauteskunde-programaren helburuetako bat. Horren adibide da Marisol Garmendia alkategaiak Sagüeseko itsasertza errematatzeko egin duen proposamena, espazio publiko balioaniztun baten bidez, non herritarrek esertzeko eta espazioaz gozatzeko aukera izango duten. «Eraikinik gabeko espazio publiko handi batean pentsatzen ari gara, Aste Nagusiko kontzertuak, erakusketak eta edozein motatako jolas-jarduerak har ditzakeena», adierazi du Garmendiak.

Sagüeseko zabalgunean bertan egindako ekitaldi batean, Marisol Garmendiak bere proposamena aurkeztu du. Proposamen horretan, Ulia menditik hurbilen dagoen eremuan, Peña Gancheguiren plataforma mailakatuarekin hitz egiten duen eremu mailakatu bat dago, Haizearen Orraziaren multzoan.

«Itsasertzaren mutur hau espazio publiko handi bihurtzea nahi dugu, atseden hartzeko, liburu bat irakurtzeko edo itsasoari begiratzeko», adierazi du Garmendiak. Gainera, inguruaren bulebarizazioa proposatzen dugu, Sagüeseko etxeen aurrean zuhaitzak jarriz, oinezkoentzako hobekuntzak eginez eta, ostalaritzako terrazak, lorategiak eta haurrentzako jolas berriak hobeto kokatuz.

 

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE