Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2023 MAI 10

MARISOL GARMENDIA: “ALOKAIRUKO ETXEBIZITZA-POLITIKEK LEHENTASUNA DUTE GURE GAZTEAK DONOSTIAN GERA DAITEZEN”

Marisol Garmendia Donostiako Alkatetzarako hautagai sozialistak adierazi duenez, “premiazkoa da alokairuko etxebizitzen politika publikoak bultzatzea, bereziki gazte donostiarrek, beren hirian, beren auzoan, bizitzen gera daitezen, orain askotan, beren hiritik kanpo etxebizitza bat bilatu behar izaten dutelako. Gazterik gabe ez dago etorkizunik Donostiarentzat. Bere auzoan edo bere hirian bizi nahi izatea luxua dela esan zuenaren aurrean, guk proiektu estrategiko bat aurreikusten dugu”, adierazi du.

Donostiako Sozialistentzat, etxebizitza publikoa bultzatzea helburu ukaezina da, horretarako Pedro Sanchezen Gobernuaren Etxebizitza Lege berriaz eta Eusko Legebiltzarrak onartutako Etxebizitza Legeaz baliatuz, “eta bietan EAJk aurka bozkatu du”, Garmendiak esan du.

“Legea ahal bidetzen ditue baliabideak erabiliko ditugu eremu tentsionatuak izendatzeko, alokairuei aurre egiteko, jabeei pizgarriak emateko etxebizitza hutsak alokairuaren merkatura atera ditzaten eta eraikinen eta etxebizitzen birgaitzeari laguntzen jarrai dezaten”, gaineratu du.

Sozialisten proposamenak hurrengo hamarkadan hirian 6.000 etxebizitza berri eraikitzea planteatzen du. “Guk Cuarteles de Loiolan, Pedro Sanchezen Gobernuarekin egindako akordioari esker posible izan den eragiketa, % 60ko alokairuko sustapen publikoko etxebizitzak garatzea proposatzen dugu. Eta garapen iraunkorra planteatzen dugu, aukera hau aprobetxatzea modu desberdinean jarduteko, abangoardiako arkitekturaz, Europako beste hiri batzuen antzera, hiria eginez, ez bakarrik etxeak”, esan du.

Era berean, Autonomia kalean etxebizitza publiko programa bat garatzea aipatu du, topoaren bideak lurperatu ondoren.

Beste proposamen batzuk gazteei zuzenduta daude, bereziki, honako hauen bidez: Illunben alokairuko bizitokiak, gazte eta adinekoentzako zuzkidura-apartamentuak Manteon, Erriberan... edo Mundaiz inguruan kulturarekin eta sormenarekin lotutako bizitokiak eta zerbitzuak konbinatuko dituen Urban District bat sortuz, Tabakalerako eremua luzatuz.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE