Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2022 AZA 15

MARISOL GARMENDIA: DONOSTIARAKO AKORDIO HISTORIKOA DA

Donostiako Sozialisten bozeramaile Marisol Garmendiak hirirako akordio historikotzat jo du Defentsa Ministerioarekin Loiolako kuarteletako lurrak erosteko lortutako akordioa.

"Albiste bikaina da Donostiarentzat eta Donostiako herritarrentzat, Urumea ibai ertzean hiri-garapen berri bat eraikitzea ahalbidetuko baitu".

Bozeramaile sozialistak nabarmendu nahi izan du akordioa posible izan dela "Pedro Sanchezen Gobernuak Donostiarekin duen konpromisoari esker. Sozialistok akordioarekin bat egin dugu, Urumea ondoan erdigune berri bat eraikitzea ahalbidetuko duena, 1.500 eta 1.700 etxebizitza artekoa, eta horrek eragina izango du Donostiako etxebizitzaren arazoan."

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE