Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2020 MAI 14

HONDARTZAK DENBORALDI ATIPIKOARI BEGIRA PRESTATZEN ARI DIRA

Donostiako hondartzetan urtero egiten diren lanak hasi dira, udako denboraldiaren hasierari begira hareatzak prestatzeko, baina oraindik ez dakite noiz eta zein baldintzatan egingo den.

Gaur bi makina, atzerakako hondeamakina bat eta bulldozer bat, Zurriolako hondartza berdintzeko eta profilatzeko lanetan aritu dira. Astelehenean Ondarretan egingo dituzte lanak eta asteazkenean Kontxan.

Marisol Garmendia Espazio Publikoko zinegotziak adierazi duenez, "Hondartzak berdindu ondoren, hondarra bahetu eta aireztatuko da, hondartzak ahalik eta gehien garbitzeko, nahiz eta fase horrek eguraldi ona behar duen hondarra lehor eta hobeto bahetzeko".

Gainerakoan, Donostiako Udalak Aldundiak deitutako bileran parte hartu du, hondartza duten Gipuzkoako kostaldeko gainerako udalerriekin irizpideak bateratzeko.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE