Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2021 OTS 17

LANDAKETA ETA KIMAKETE BERRIEK FRUITONDOAN EKIMENA HIRIKO 6 GUNETARA HEDATU DUTE

FruitOndoan ekimenaren baitan, Marisol Garmendia Ekologia zinegotziak Ulia mendian sagarrondo aleen landaketan hartu du parte gaur, eta "proiektu horrek landutako biodibertsitateari eta hiriko nekazaritza ekologikoak dituen potentzialtasunei balioa eman nahi" diela gogorarazi du.

Cristina Enea Fundazioak zuzentzen duen FruitOndoan proiektuaren baitan, sagarrondo ale berriak landatu dira gaur, Ulia mendian.

Marisol Garmendia Ekologia zinegotziak landaketan parte hartu du eta landaketek "azken asteetan lapurtutako eta kaltetutako aleak ordezkatzeko beharrari" erantzuten dietela adierazi du. “Badira zuhaitz bat bezalako elementu naturalak errespetatzen ez dituztenak, eta ez gaude prest horrelako ekintzek gure ustez garrantzitsua den, eta donostiarrak inplikatu nahi ditugun proiektu batekin amaitzen uzteko", gaineratu du zinegotziak.

FruitOndoan proiektua 2019ko martxoan jarri zen abian, eta hiri-nekazaritza sustatzea du helburu, hiri-eremu publikoetan fruta-arbola komunitarioen Gipuzkoako lehen sarea sortuz.

Garmendiak gogorarazi duenez, hiri-eremuetan tokiko barietateak dituzten fruta-arbolak egoteak "bisualizatzen du landutako biodibertsitatearen garrantzia eta hiriko eta hiri inguruko nekazaritza ekologikoaren ahalmenak, eta, aldi berean, elikadura-, lurralde- eta ingurumen-gaiei buruzko hausnarketa sustatzen du", eta azpimarratu du horrelako ekimenek duten garrantzia “ikuspegi soziokomunitario, parte-hartzaile eta agroekologikoa sustatzekoâ€, zubiak eraikiz nekazaritza-munduaren eta hiriaren artean.

Horrela, zuhaitzak landatu, inausi, beren uzta bildu eta fruta-arbolak mantendu eta zaintzeko beharrezkoak diren gainerako jarduerak modu kolektibo eta parte-hartzailean egiten dira, bilduma bakoitzeko erreferentziazko elkarteen bidez edo proiektuan parte hartu nahi duen edozein pertsonaren laguntzarekin, gure auzo eta herrietako komunitate-ehuna sendotuz, tokiko administrazioen, elkarteen eta erakundeen artean lankidetzan eta elkarlanean arituz.

Uliako landaketaren kasuan, esaterako, Ulia Interpretazio Zentroan egoitza duen Bihotz Inguru Baso Eskolako irakasle eta ikasleek hartu dute zaintza eta jarraipena egiteko ardura, eta gaurko landaketan izan dira ordezkariak, Marisol Garmendiarekin batera.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE