Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2022 UZT 15

IKASKETA PLAZA, 2023KO UDABERRIRAKO PREST

Producto Producto Producto Producto

Amara Berriko Ikasketa plazako obrek erritmoa berreskuratu dute eta bete beharreko etapak betetzen ari dira. Hala jarraituz gero, prozesua 2023ko lehen hiruhilekoan amaituko da, udaberria baino lehen.

Duñike Agirrezabalaga Hiri Proiektuetako zinegotziak adierazi duenez, “obren kronograma aldatu zuen geldialdiaren ondoren, Udalari dagozkion lanak erritmo onean egiten ari dira aurrera orain, eta plaza hori, urte erdi bat baino pixka bat gehiago iraganda, eginda egongo da, eta batez ere oinezkoen alde bihurtuta.â€

Duela ia bederatzi hilabete, plazaren zoladura altxatu behar zutenean, hainbat pitzadura eta egiturazko kalte batzuk ikusi ziren auzotarren garajeen sabaian, (plazaren azpian daude). Orduan, erkidego horiek garajeak konpontzeko eta horien iragazgaiztea hobetzeko akordioa lortu zen. Konponketak eginda, Udalak plaza birgaitzeko proiektuari ekin zion berriro. Plazak 3.200 metro koadroko azalera du, eta triangelu forma, Felipe IV. kaleak, Baleazaleen kaleak eta Eustasio Amilibia kaleak osatua.

Triangelu horren aldeetako batean, Eustasio Amilibia kalera ematen duenean, hormigoi eskuilatuzko zorua jarri dute, zimurtsua, labainkadak saihesteko, bai eta zerrenda beltzak ere. Beste alboetako batean, Felipe IV. Kalera ematen duenean iragazgaizte-lanetan aurreratzen ari dira, eta laster dagokion kofratua jarriko da, hormigoia botatzeko.

Eraikuntzei itsatsita, plaza inguratzen duen espaloi osoa errematatu beharko da. Bertan, zoladura altxatu beharko da, eta garajeen jabeekin koordinatu asfaltozko geruza jartzeko, tarte horiek iragazgaiztea bermatzearren.

Gauzatzen ari den proiektua FRL Arquitectos enpresak diseinatu zuen, eta aparkatutako auto gutxiago eta oinezkoentzako toki gehiago izango dituen plaza bat aurreikusten du. Erdiko partean, altuen dagoen partean, hain zuzen, aurreko itxitura eta eskailera-mailaren ordez harmailak jarriko dira, esertzeko ere erabili ahal izango direnak. Eremu horretara sartzeko bi arrapala izango dira, % 8ko malda izango dutenak, eta haurrentzako jolastoki bat egingo da. Gainera, aparkalekuko sarbide zaharrak, itxiak eta hormigoizkoak zirenak, kendu eta, horien ordez, kristal eta altzairuzko batzuk jarriko dira, ikusgarriagoak. Proiektu honen aurrekontua 704.258€-koa da.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE