Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2022 EKA 06

TALENTUAREN AZOKAREN II. EDIZIOAK 160 LAN KONTRATU ETA 90 NAZIOARTEKO MUGIKORTASUN BAKE ESKEINIKO DITU

Elkarrizketak, aurrez aurrekoak izango direnak, ekainaren 22an, Reale Arenan izango dira, Real Sociedaden lankidetzari esker.

Asteazkenean, ekainaren 22an, Donostiako 40 enpresak baino gehiagok garapen profesionalerako 160 aukeratik gorako zorro bat aurkeztuko dute Reale Arenan. Horrela, enpresa bakoitzak toki pribatu bat izango du estadioaren ekialdeko harmailan, izangaiei elkarrizketak egin ahal izateko. Talentuaren Azoka estadioan egin ahal izango da, Real Sociedaden lankidetzari esker.

“Azoka hauek eginda, gure helburua da gure hiriko gazteak tokiko enpresek eskaintzen dituzten lan aukera kualifikatuekin lotzea, eta iazko azokak izan zuen arrakasta ikusita, lan aukera berri gehiago eskainiko dituguâ€, adierazi du Sustapen Ekonomikorako eta Enplegurako zinegotzia den Marisol Garmendiak, Donostiako udaletxean azoka aurkeztu denean.

Azokara joan nahi duten gazteek izena eman dezakete Sustapenaren webgunean dagoeneko aktibo dagoen online plataforman. Horrez gain, aukera izango dute azokan parte hartuko duten eta lan egiteko interesa duten enpresekin elkarrizketak hitzartzeko. Plataforma honetan, enpresa parte hartzaileek behar den informazioa jarriko dute: nor diren, zertan aritzen diren eta zer profil bilatzen dituzten. Era berean, lan aukera bakoitzaren baldintzak adieraziko dituzte, interesdunek hautatutako enpresarekin elkarrizketa eskatu ahal izateko.

Talentu Gaztearen II. Azoka honetan, beraien sektorean eredu diren Donostiako enpresek parte hartuko dute. %50etik gora Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien sektoreari lotutako enpresak dira

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE