Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2021 AZA 08

UR-KONTAGAILUAK KONTROLATZEN DITUEN ENPRESAK IBILGAILU ELEKTRIKOEKIN BERRITU DU FLOTA

2011tik, Vanagua enpresa arduratzen da Donostiako ur-kontagailuen irakurketaz.

Marisol Garmendia Ekologiako zinegotzi sozialistak adierazi duenez, "300.000 irakurketa baino gehiago egiten ditu enpresak urte osoan, Donostiako etxeetara, saltokietara eta enpresetara joanda, eta, hala badagokio, zaharkituta geratu diren kontagailuak berrituta."

Donostiak 91.192 kontagailu ditu, eta aldian-aldian kontrolatzen dira irakurtzeko. Azken aldian, ur-kontagailuak handitu egin dira auzo berrien eta hirigintzako sustapenen garapenaren ondorioz, hala nola Txomin berria, San Bartolome edo Atotxa Erreka.

Vanagua enpresak aurrerapauso garrantzitsua eman du Donostiako Udala egiten ari den ingurumen politikan. Flota osoa elektriko bihurtu da, eta ohiko ibilgailuak ordezkatu ditu. Bi auto eta sei motor erabat elektriko dira, eta urtean 52,39 tona CO2 gutxiago isuriko dituzte atmosferara. Ibilgailu berri horien kontsumo elektrikoak jatorri berriztagarriko bermea du.

Garmendiak nabarmendu du enpresak bere jarduerak hirian sortzen duen karbono-aztarna murrizteko hartu duen erabakia, eta adierazi du, pixkanaka, udal-zerbitzuetako beste ibilgailu batzuk elektrikoak izango direla klima-aldaketaren aurkako borrokan laguntzeko. Dbus-en kasua da, bere ibilgailuak elektrifikatzen ari baita, baina bideak garbitzeaz, zaborrak biltzeaz eta bestelakoez arduratzen diren ibilgailuetan urrats berriak emateko asmoa dugu.

Flota berria jendaurrean aurkeztu da Alderdi Ederren, eta bertan izan dira Marisol Garmendia Ekologiako zinegotzia, Miguel Ãngel Díez Hiri Mantentze Saileko zinegotzia, Javier Macián Global Omniumeko operazio zuzendaria, enpresa horrek iparraldean duen ordezkaria, Josu Prieto, eta ur-kontagailuak irakurtzen dituzten langileak.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE