Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2024 UZT 30

KONTXAKO BARANDA ZAHARRA ATALTZEKO ADJUDIKAZIO BERRIA

Donostiako Udal Gobernuak bihar adjudikatuko dio Calderería Pasajes SLri hiriko elementu enblematiko horren zatiak, Kontxako baranda berritzeko prozesuaren bigarren fasean kendutakoak, ataltzeko lana.

Hiri Mantentzeko zinegotzi Carlos Garcíak adierazi duenez, "lan horiek Cádizen kokatutako enpresa bati adjudikatu zitzaizkion, baina, azkenean, hark uko egin dio baranda ataltzeari; horregatik, berriro egin da administrazio-prozedura, presaz, eta kontratua Calderería Pasajes enpresari adjudikatu zaio; beraz, azkenean enpresa horrek egingo du lan hori".

Kontratu berriak 52.016 euroren aurrekontua du, eta baranda-zatiak ataltzeko lanak kontratua gauzatu eta zortzi asteren buruan egin beharko dira.

Barandaren 190 modulu ataldu eta prestatuko dira, eta, ondoren, udal-biltegira eramango dira horiek denak. Behar bezala enbalatuta, interesa dutenen eta eskabidea aurkezten dutenen artean zozkatuko dira, horretarako deialdia eta iragarpena egin ondoren. Zozketa, seguruenik, udazkenean egingo da.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE