Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2024 AZA 19

KANPAINA BAT ABIATU DUTE SANEAMENDU-SAREA BUXATZEN DUEN "ESKU MISTERIOTSUA" AGERIAN UZTEKO

Donostiako Udalak, Añarbeko Urarek eta Cristina Enea Fundazioak indarrak batu dituzte komunaren erabilera desegokiak dituen ondorioei buruz herritarrak sentsibilizatzeko. Estimatzen da komunontzia gaizki erabiltzeak pertsona bakoitzeko urtean 5 euroko gainkostu ekonomikoa dakarrela saneamendu-sarearen mantentze lanetan.

"Esku misteriotsua" lelopean, Donostiako Udalak, Añarbeko Urakek eta Cristina Enea Fundazioak sentsibilizaziokanpaina bat aurkeztu berri dute, herritarrei gogorarazteko komuna ez dela zaborrontzia bezala erabili behar.

Komunaren Munduko Egunean aurkezten dute kanpaina eta honen bidez ezagutzera eman nahi dute, besteak beste, urtero hamaika tona toallatxok Donostiako saneamendu-sarea kolapsatzen dutela. Carlos García Hernandez Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez, "antza denez, mundu guztiak modu egokian erabiltzen du komuna, eta inork ez du toallatxorik jaurtizen komunera, baina urtero hainbat tona toallatxo aurkitzen ditugu gure saneamendu-sarean. Horregatik, umoretonua erabiliz, norbanakoaren hausnarketa eragin nahi dugu, pertsona bakoitza bere buruarekin zintzoa izan dadin eta komunetik egokiak ez diren elementuak botatzen dituen esku misteriotsu horietako bat ote den pentsa dezan".

Gainera, García Hernandezek azpimarratu du praktika horrek ingurumen-arazo larriak eragin ditzakeela, izan ere, toallatxoek ehuna dute oinarri eta horien erabilera biderkatu da azken urteotan. Bere egituragatik, gure etxeetan eta auzo-erkidegoetako zorrotenhodietan buxadurak sortzen ditu, bai eta azpiegitura publikoetan matxurak eta kalte handiak ere, hala nola estolderia-sareetan, ponpaketa-ekipoetan eta hondakin-uren araztegietan, "iaz bakarrik 658 tona hondakin atera ziren Donostiako sareetatik", eta horiei Añarbek bere kolektoreetan eta Loiolako araztegian bildutako 1.728 tona gehitu behar zaizkie (horietatik bi heren inguru Donostiako hiriburuari dagozkio, eta gainerakoak Mankomunitatea osatzen duten beste bederatzi udalerriei). Kalkuluen arabera, hondakin horien guztien %12 komunetik sekula bota behar ez diren elementuak dira, besteak beste, toallatxo higienikoak; azken hauek beste hondakinekin elkarlotzeko eta buxadura larriak sortzeko gaitasuna dute.

Bestalde, Martin Ibabe Añarbeko Uraken presidenteak azaldu duenez, ohitura txar horietatik eratorritako arazoa ere ekonomikoa da, "hondakin horien kudeaketak eragin ekonomiko handia du, estimatzen da pertsonako eta urteko 5€ inguruko gainkostua dagoela kolektoreen sarea mantentzeko eta Loiolako HUAn hondakin-urak tratatzeko eta arazteko". Gainera, Ibabek azpimarratu du toallatxoak arazo nabarmena direla, baina ez bakarra, "egunero hondakin ugari iristen dira Hondakin Uren Araztegira, aurretik baztertu edo behar bezala birziklatu behar zirenak: higiene pertsonaleko produktuak, koipeak eta olioak, pixoihalak, preserbatiboak, zigarrokinak, pilak, elikagaien hondarrak eta lehen begiratuan ikusten ez diren beste batzuk ere, baina hainbat ikerketek gaizki isurtzen direla ere frogatzen dutenak: sendagaiak, produktu kimikoak, bernizak eta pinturak, etab."

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE