Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2023 ABE 12

GABONAK ZURETZAT PROGRAMAK 400 JARDUERA BAINO GEHIAGO ESKAINIKO DITU

Donostia Gazteriak aisialdiko elkarteekin, Donostia Kulturarekin eta hiriko beste eragile batzuekin batera diseinatu du programa hau, egun hauetan aisialdiko eskaintza berezia hiriko toki guztietara irits dadin. Haurrek, familiek eta gazteek, besteak beste, askotariko tailer, ikuskizun eta bestelako jarduerez gozatu ahal izango dute abenduaren 16tik urtarrilaren 6ra bitartean.

Gabonak Zuretzat programa beste urte batez itzuliko da Gabonetan Donostiara. Aurtengo edizioak 400 jarduera baino gehiago eskainiko ditu haur, familia eta gazteentzat abenduaren 16tik urtarrilaren 5era bitartean, hiriko auzoetan. Horrela, herritarrek, besteak beste, tailer, ikuskizun eta antzezlanez gozatu ahal izango dute. Donostia Gazteriak aisialdi eta denbora libreko elkarteekin, Donostia Kulturarekin eta hiriko beste eragile batzuekin batera diseinatu du programa hau.

Helburua hiriko auzoetan aisialdi ez-kontsumistaz gozatzeko aukera emango duen eskaintza ludiko eta kultural zabala eskaintzea da. Programazioa bi liburuxkatan jasotzen da. Liburuxka horiek online egongo dira, adin-tarteen arabera banatuta: bata, haurrentzako (0-11 urte) eta familientzako jardueretarako, eta, bestea, gazteentzako (12-30 urte), www.donostia.eus/gazteria webgunean aurkitu ahal izango dira.

Irudiari dagokionez, programaren aurtengo nortasun grafikoa Usandizagako Diseinu Grafikoko Goi Mailako Prestakuntza Zikloaren eta Donostia Gazteriaren arteko lankidetzari esker sortutakoa da. Diseinu Zikloko 1. mailako ikasleek 14 lan prestatu dituzte. Proposatutako diseinuen artean, programa iragartzeko karteletarako irudi nagusia aukeratu da eta kartel hori sare sozialetan eta Donostiako autobusen, markesinetan, etab egongo da ikusgai.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE