Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2022 OTS 23

URTE ERDIAN, DSSMARKETPLAZA PLATAFORMAK 140.00€ LORTU DITU DONOSTIAKO TOKIKO MERKATARITZARAKO

Berrikuntzen artean: 12€-ko deskontu-bonu berri bat jarri da martxan bigarren erosketa bakoitzerako; online outlet bat; 250€-ra arteko bonu-zozketak; merkataritzarako prestakuntza-modulu bat, eta nabigazioko-hobekuntzak eta profil propioak Instagramen eta Facebooken.

DSSMarketPlaza Donostiako merkataritzarako online salmenta-plataformak sei hilabeteko funtzionamendua du, eta dagoeneko 4.450 erabiltzaile ditu erregistratuta, eta 4.400 produktu baino gehiago salgai.

Ekonomia Bultzatzeko eta Merkataritzako zinegotziak, Marisol Garmendia sozialistak, nabarmendu duenez, “online plataforma bizirik egon den urte erdi honetan, 140.000 euroko salmentak sortu dira tokiko merkataritzan, eta erosketa bakoitzeko batez besteko prezioa 42€ eurotik gorakoa izan da. Plataforma hori, estatuan ezaguna dena, Donostiako tokiko merkataritza digitalizatzen laguntzeko erreferente gisa finkatu da, eta, horregatik, haren balioa berresten dugu orain, aukera, bonu eta hobekuntza berriak eskainiz."

209 saltoki daude plataforman sartuta, eta, horren ondorioz, plataforma nagusia da market place publiko mota horren zerrendan. Esan beharra dago erosketen % 42 donostiarrek eginak direla; % 14, madrildarrek; % 3 Bartzelonakoek, eta % 2 Zaragozakoek. Hau da, plataforma tokiko merkataritzaren erakusleihoa da Estatu osoan. Izan ere, 37.000 bisita zenbatu dira sei hilabete horietan, eta 4 erosketa 100 bisitako. Plataformako kategorien artean, honako hauek nabarmentzen dira fakturazio-bolumenaren arabera: Elikadura, Edertasuna-Osasuna, Moda, Aisialdia-Kultura eta Etxea-Dekorazioa.

Donostiako Sustapenak garatu eta abiarazi du plataforma. Bi aldiz izan dira oso nabarmenak salmenta-kopuruari dagokionez. Lehenengoa, plataforma martxan jarri zenean: orduan, 20 euroko deskontu-bonuak izan ziren 30 eurotik gorako erosketa bakoitzeko. Bigarrena, Gabonak, Gabonetako Azoka on line-ri lotuak, plataformari atxikitako saltokien eta Gabonetan Frantziako pasealekuan fisikoki egon ziren etxolen parte-hartzearekin.

Batez ere, Erdialdeko eta Parte Zaharreko saltokietan izan dira erosketa gehien. Hala ere, nabarmentzekoa da Ekialdeko negozioetan ere salmentak igo direla, 15.600€-raino, lehen hilabete hauetan DSSMarketPlazaren bidez egindako salmentei esker.

Beste datu bat da plataformaren bidez kudeatutako eskaeren % 88 establezimenduan bertan jaso direla, eta, horren ondorioz, pertsonen fluxu handia sortu dela saltokietan; bestalde, hauek aitortu dute, online plataforma martxan jartzeari esker, beren webguneetako bisitak ugaritu direla.

Marisol Garmendiak, Ekonomia Bultzatzeko eta Merkataritzako zinegotziak, on line salmenten udal-plataforman konfiantza jarri duten merkatarien ahalegina eta atxikimendua eskertu nahi du. Horretarako egingo den topaketan, zenbait merkataritza-establezimenduk egindako ahalegina aitortuko da, kasu honetan La Sevillana, Kolore Estetika eta Norttek.

Garmendiak adierazi duenez, “proiektu hori azeleratu egin zen pandemiaren ondorioz, nahiz eta bageneraman denbora pixka bat tokiko merkataritza digitalizatzen. Erosteko joera berriak aukera bihurtu behar dira. Tokiko merkataritza elkartuta, eta erakunde publikoen laguntzarekin, kasu honetan Udalaren laguntzarekin, plataforma honek etorkizun baikorra eskaini nahi die baita negozio txikiei ere."

DSSMarketPlazak abian jarriko dituen berrikuntzen artean, nabarmentzekoa da 12 euroko deskontua bigarren erosketan, 30 baino gehiagoko gastuetarako. Bestalde, 50€ eta 250€ arteko erosketa-bonuak zozkatuko dira urtean zehar; Tokiko Produktuaren Eguna ospatuko da eta, aurten ere, Gabonetako Azoka egingo da, Donostia Gabonetako Europako Hiriburua izango den urte honetan. Tokiko merkataritzarako prestakuntza-modulu bat gauzatuko da; plataformako nabigazioan hobekuntzak ezarriko, eta Instagramen eta Facebooken profil propioak abian jarriko.

“Saltoki gehiagok ilusioa izatea eta plataforman sartzea nahi dugu, beren produktuak merkaturatzeko abantaila dela ikus dezaten. Ziur nago tokiko merkataritzaren digitalizazioan Estatuan den proiekturik onenetako bat dela, eta, hala berretsi zuen iaz jaso genuen D+I Innovation Awards sariak”, nabarmendu du Marisol Garmendiak.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE