Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2022 OTS 25

FRANTZIA PASEALEKUKO NARTZISOAK LORATZEN HASI DIRA

Producto Producto Producto

Urrian Frantziako Pasealekuko parterretan landatutako 100.000 nartziso baino gehiago loratzen hasi dira. Askok lore horia atera dute eta egun gutxi barru lorategi hauen irudia alfonbra ikusgarri batena izango da.

Marisol Garmendia Ekologiako zinegotziak adierazi duenez, "landaketa hori babestu duen hesia kenduko dute astelehen honetan. Donostiako herritarrek loreez gozatzea nahi dugu, oztoporik gabe, baina errespetua eskatzen dugu, multzoak merezi duen itxura izan dezan. Hala, txakurren jabeei eskatzen diet ez uzteko beren maskotak lorategietara sartzen eta loreak txikitzen, eta gauza bera eskatzen diet aitatxoei eta amatxoei, lorategiak ere ez daitezen izan beren seme-alaben jolasleku. Ia lau hilabete itxaron dugu eta orain naturaren ikuskizun honetaz gozatzeko garaia da."

Landaketa hori babestu duen hesia kentzeaz gain, informazio-panelak jarriko dira loreak zaintzeko eta errespetatzeko eskatuz, donostiar guztien gozamenerako.

Urrian, lorategietako belar-zotalak berritu ondoren, 130.000 nartziso-erraboil hori landatu ziren, eta orain loratzen hasi dira.

Landare horiek beren zikloa amaitzen dutenean, udaberriaren hasieran, moztu egingo dira eta lorategiek soropilezko mantu berdea berreskuratuko dute, denboraldiko landaketaren batekin. Erraboilak, ohi bezala, datorren urtean sortuko dira berriro.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE