Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2021 URR 13

EMAKUMEEN ETXEAK HAZTEN JARRAITZEN DU

Pandemiak eta konfinamenduak baldintzatu dute Emakumeen Etxearen azken hilabeteetako jarduera, espazioa itxi eta aurreikusitako jarduera batzuk bertan behera utzi behar izan zituzten, nahiz eta aholkularitza-zerbitzu batzuek modu telematikoan funtzionatzen jarraitu zuten.

Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak eta Juana Aranguren Emakumeen Etxeko arduradunak zentroko jardueren balantzea aurkeztu dute. Adierazi dutenez, erronka nagusia kalitatezko zerbitzua mantentzea izan da, eta, aldi berean, covid-aren osasun-neurriak betetzea, Emakumeen Etxea, irailean berriro ireki zuena, espazio segurua izan zedin.

2021eko urtarriletik ekainera, Emakumeen Etxeak 6091 bisita izan zituen, hau da, hilean 1.015 bisita eta batez beste 56 egunean. 1.626 bazkide daude, goranzko joerari eutsiz (1.544 bazkide aurreko ekitaldian).

Emakumeen Etxeari espazio berri bat emateko beharra aspalditik dagoen gaietako bat da. Aurten, jarduera batzuek ordezko kokalekuak bilatu behar izan dituzte, pandemiak eragindako urruntze-baldintzengatik. Eztabaida zabalik dago oraindik.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE