Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2021 URT 25

ASTEAZKENEAN DEBIDERATUKO DA ZUBIBIDEKO TRAFIKOA IZTUETA KALERA

Datorren asteazkenean, urtarrilaren 27an, Iztueta kalera desbideratuko da Iztuetako zubibidetik igaro ohi den trafikoa. Izan ere, kota jaitsi diote kale horri, autoak eta autobusak igaro ahal izateko.

Duñike Agirrezabalaga Hiri Proiektuetako zinegotziak adierazi duenez, “hainbat hilabetean lan egin ondoren, lur azpiko zerbitzuen sare eta azpiegitura guztiak lekuz aldatu eta Iztueta kaleko galiboa jaitsi egin dugu, trenbidearen azpitik autoak eta autobusak igaro ahal izateko, lanak amaituta daudenez, dena prest dago ordezko bide hori abian jartzeko, Iztueta zubibidea eraisten hasteko benetako unea izango delarikâ€.

Iztueta kaleko galiboa 3.10 metroraino jaitsi badute ere, trenbideko zubiaren azpiko altuera librea mugatua da, eta, beraz, kamioiekin edo ibilgailu altuekin zirkulatzean, kontuan hartu beharko dute galiboa. Horretarako, puntu horretan galiboa seinaleztatzen duten “arkupeak†jarrita daude. Halaber, kalea zabalago egin dute trenbideko zubitik Mandasko Dukearekin bat egiten duen lekuraino, eta alde horretako aparkalekua kenduta, bi noranzkoetan zirkulatu daiteke.

Desbideratzeak bi fase txikitan izango dira. Asteazkenean, zubibideko trafikoa kenduko da, Egiako irteerarako noranzkoan, eta, astelehenean, otsailaren 1ean, mozketa erabatekoa izango da bi noranzkoetan. Orduan, Egia alderako zirkulazioa Iztueta kaletik zehar bideratuko da.

Mugikortasunaren ikuspegitik, Egiatik Grosera eta Erdialdera doazen trafikoak Miserikordia kaletik bideratuko dira. “Kontuan izan behar da kale horrek ere baduela galiboa mugatuta trenbidearen azpiko pasabidean. Gainera, Iparragirre kalea trafikorako zabalduko da, Mirakruz kaletik Iztueta kalerantz jotzeko. Horrela, “zirkuitu†bat sortzen da Mirakruz-Iztueta-Tomas Gros kaleen artean, egoiliarrek eta inguruko hoteletako bezeroek OTA 2.1 eremuan aparkatu hala izateko.

Aipatu behar da eremu horretan galiboaren neurriak betetzen ez dituzten ibilgailuek Egiara eta ingurura Astiñeneko zubitik, Ametzagañatik eta abarretik sartzeko ibilbide alternatiboak dituztela.

Hala ere, Duñike Agirrezabalaga Hiri Proiektuen zinegotziak adierazi duenez, "Litekeena da bidezubia eraisteko lanekin hastea, trafikoa desbideratu ondoren".

"Aurreikuspenen arabera, otsailean zubibidea kenduko dute, bere muturretatik hasita. Erdiko baoa martxoaren 15etik aurrera kenduko litzateke, gaueko ordutegian eta ADIFekin elkarlanean, trenen zirkulazioa eta tren-azpiegitura gehiegi ez oztopatzeko ", adierazi du Agirrezabalagak.

Ondoren, pilote-pantailak egingo dira eta trenbidearen azpiko bide berria egingo da. Fase hori abuztura arte luzatuko da.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE