Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2024 MAI 09

BIDEZKO MERKATARITZAREN MUNDUKO EGUNA LARUNBATEAN OSPATUKO DA, "ON EGITEN DIO MUNDU GUZTIARI" LELOPEAN

Donostia Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunarekin bat egiten du jardueraprograma batekin. Ospakizun honekin gogorarazten dute arropa, kafea edo norberaren zaintzarako produktuek gehiegizko lan-baldintzak, haurren esplotazioa eta basoen suntsiketa ezkutatzen dituztela.

"On egiten dio mundu guztiari" goi burupean, Donostia Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunarekin bat egingo du maiatzaren 11ean, Donostiako Bidezko Merkataritzako taldearen (Adsis Fundazioa, Emaús Fundazioa, Proclade, Intermón Oxfam, Proyde-Proega, Setem eta Alboan) eta Donostiako Udalaren lankidetzarekin antolatu duen jarduera-programa batekin.

Jardunaldi honekin, Bidezko Merkataritzako erakundeek gehiegizko lan-baldintzez, prezio ñimiñoez, haurren ustiapenaz edo eguneroko produktuen (arropa, kafea edo norberaren zaintzarako gaiak) atzean ezkutatzen diren lurraren narriaduraz ohartarazten dute. Horren aurrean, kontsumitzaileei gogorarazi diete Bidezko Merkataritzako produktuek giza eskubideak bermatzen dituztela eta ingurumena errespetatzen dutela.

Aniztasuneko zinegotzi Cristina Lagék adierazi duenez, "guk, kontsumitzaile garen aldetik, ekoizpen-kate horien atzean dagoen giza esplotazioaz eta lan-esplotazioaz jabetu behar dugu, soldata txikiekin, lanaldi amaigabeekin, haurren eskulanaren erabilerarekin, kostuen azpiko prezioekin eta, horri kontrajarrita, ekoizpen-katearen beste aldean etekin itzelekin, lehen munduko herrialdeetan. "

Donostian, Gipuzkoa plazan egingo da, eta bertan Bidezko Merkataritzako produktuak erosi ahal izango dira, hala nola elikadura, arropa eta kosmetika. Produktuak dastatzeko postu bat ere izango da eta txotxongilo lantegi bat egingo da. Gainera, clown batek goiza girotuko du, jendea Bidezko Merkataritzaren inguruan sentsibilizatuz.

Berrikuntza gisa, aurten “zentzumenen gunea†izango da. Gune horretan, egunerokotasuna bidaia sentsorial bihurtuko da, Bidezko Merkataritzako lau altxorren zaporeak, lurrinak eta testurak bateratuz, eta ilustratzaile batek horma-irudi sortzaile batean jasoko du jardunaldia.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE