Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2021 AZA 08

20 URTE BETE DITU DONOSTIAKO FLAMENKO KANTU LEHIAKETAK

Datorren azaroaren 13an, larunbata, Donostia Hiria flamenko kantu lehiaketaren hogeigarren edizioa izango da Antzoki Zaharrean.

Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, klasiko bat da hirian, 20 urte betetzen dituen lehiaketa, eta gure hirian generoa maite dutenentzat erreferentzia da, ez baitira gutxi. Duela 20 urte lotsati sortu zen lehiaketa hiriko ezinbesteko kultur hitzorduetako bat da, eta Donostiak duen aniztasun sozial eta kulturalaren sinboloa. Zentzu honetan, Kamelamos Adiquerar, calón “hitz egin nahi duguâ€, elkartearen lana aitortu nahi dut, eta bereziki, hasieratik egon den Montxo Jiménez ere bai".

Edizio honetarako, 7 kantarik eman dute izena. Diego Mejías (Toledo), Carmen González Vento (Huelva), Leonor Moreno (Sevilla), Fernando Vázquez (Irun) Pablo Coronilla (Jerez de la Frontera, Cadiz), Jonatan Jiménez Jiménez, El Trinitario ا( Gasteiz/Gazteiz) eta Aroa Martin Santiago (Malaga). Guztiek parte hartuko dute hilaren 13an, 18: 00etatik aurrera Antzoki Zaharrean egingo den lehiaketan.

Horrez gain, David de la Jacoba abeslari gonbidatua ere izango da lehiaketan, Granadako Motril herrian jaiotako artista, Carlos de Jacoba gitarristaren anaia eta inoren antzik ez duen ahots esklusiboa duena, erritmo eta afinazio perfektuarekin.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE