Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2021 AZA 04

UDALAK BERRIRO ATERA DITU LEHIAKETARA HIRIKO HIRU HONDARTZETAKO TOLDOAK

Gobernu Batzordeak laster onartuko ditu datorren udako hiriko toldoak, karpak eta itzalkinak esleitzeko lehiaketa arautuko duten oinarriak. Zerbitzu hori ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean emango da.

Hiri Mantentzeko zinegotziak, Miguel Ãngel Díez sozialistak, azpimarratu duenez, “toldo-zerbitzua bi urte igaro ondoren itzuli da. Urte horietan, osasun-krisiaren ondorioz, ez zen komeni toldoak jartzea, segurtasun-arrazoiengatik eta pertsonen artean gomendatzen zen distantziagatik. Pandemia kontrolatuta dagoela dirudien honetan, eta normaltasuna hiriaren eguneroko jardunera itzultzen ari denez, uste dugu datorren udan Donostiako hondartzetan toldoak, karpak eta itzalkinak eskaintzeko moduan gaudela, betiere osasun publikoko baldintzek ezin hobeak izaten jarraitzen baduteâ€.

1.400 toldo zozkatuko dira. 440 Kontxako hondartzarako (horietatik 8 egokituta daude); 424 toldo (12 egokituta daude), 98 karpa eta 198 itzalkin Ondarretako hondartzarako, eta 240 toldo (8 egokituta daude) Zurriolako hondartzarako. Toldo horiek zozketa bidez esleituko dira, 3 urterako. Urtero dagokion tasa ordainduko dute esleipendunek, Udalbatzak onartzen dituen zerga-ordenantzetan jasoa.

INSKRIPZIOAK >>> urtarrilaren 24tik otsailaren 11ra

Adin nagusiko guztiek eska dezakete toldo bat, Donostian bizi diren ala ez alde batera utzita. Etxebizitzako, izen-emate bakarra onartuko da. Ezin izango da telefonoz izena eman; webgunearen bidez edo, sailaren bulegoetan, aurrez aurre, egin beharko da. Inskripzioa egitean, 100 euroko fidantza ordaindu beharko da.  Inskripzio-eskaeran adierazi behar dute zer hondartzatan eduki nahi duten toldoa.

Guztira 28 toldo daude desgaitasuna egiaztatua duten pertsonentzat erreserbatuta, gutxienez A, B edo 7. mailako mugikortasun urriko baremoak dituztenentzat. Eskatzailea adingabea bada, gurasoek familia-liburua aurkeztu beharko dute, eskaera adinez nagusi baten izenean egin dadin. Legezko beste tutore bat badago, hori egiaztatzen duen dokumentua aurkeztu beharko da. 

ZOZKETA >>> martxoaren 18a

Izena emateko epea amaitu ondoren, martxoaren 15ean, zenbaki bat esleituko zaie, ausaz, izena eman dutenei. Zozketa-egunean, martxoaren 18an, zenbaki bat aterako da, eta zenbaki horrek ezarriko du eguzkitakoak hautatzeko ordena. Esleipenik lortu ez dutenei automatikoki itzuliko zaie fidantza.

ESLEIPENA >>> martxoaren 21etik apirilaren 29ra

Zozketa amaituta eta zozketaren ordenari jarraituz, sarituek eguzkitakoa aukeratu ahal izango dute inskripzioan hautatutako hondartzaren barruan. Eskatu dituzten aukeretako bat hautatzeko posibilitatea izanik, uko egiten diotenek galdu egingo dute utzitako fidantza. Esleipena udalaren webaren bidez egingo da, eta bertara sartzeko erreserba-zenbakia beharko da beti.

Fase horren ondoren, eguzkitakorik gelditzen bada, maiatzaren 2tik 8ra bigarren fase bat irekiko da, eta, bertan, esleipena lortu ez duten pertsonak sartu ahal izango dira, beren aukera egiteko. Horrela, toldoak, eguzkitakoak eta karpak agortu arte.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE