Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2022 EKA 10

UDALAK ESTIMATU EGIN DIE OSTALARIEI URA PITXERREAN ATERATZEKO KANPAINAN PARTE HARTZEA

Producto Producto

Donostiako Udalak, Ingurumen zinegotziaren bitartez, ekitaldia egin du gaur, hamar establezimenduri eskerrak emateko, kanileko ura Udalak berak partitutako pitxarretan ateratzen ari direlako establezimenduetan azkeneko urte hauetan denetan.

“Udalaren kanpainarik luzeenetako bat da hau −adierazi du Marisol Garmendia zinegotziak−, 2006an hasi baikinen beirazko pitxarrak ematen eskatu zituzten establezimenduei. Harrezkero, 162 ostalaritza-lokalek hartu dute parte, bazkariak edo afariak ematen dituztenek, batez ere, eta 4.600 pitxer banatu dira. Horrek esan nahi du plastikozko botilarik ez dela erabiltzen haietan ura kontsumitzekoanâ€.

Gogoan izan behar da orain dela hilabete hondakinen gaineko lege berria indarrean jarri zenetik, ostalaritza eta jatetxe establezimendu guztiek beti eskaini behar dietela bezeroei ontziratu gabeko ura kontsumitzeko aukera doan.

Hori dela eta, eskatzen duten establezimenduei pitxer berriak ematea erabaki du Udalak, harik eta dituen pitxer guztiak bukatu arte. Kanpainatik kanpo, establezimenduen jabeek ordaindu behar dute pitxerrak erosteak dakarren gastua. Gaur aintzatetsi diren establezimenduen artean, Bodega Donostiarra, Casino Kursaal, Botanika, Avenida XXI, Cafe Okendo, edo Lukas.

Donostia izan zen ekimen hau egiten hasi zen aurreneko hirietako bat; 2006an jarri zuen martxan, eta "Ura? Pitxerrean, noski!" zen leloa. New York, Boston, Paris eta antzeko hiri batzuen adibideei jarraitu zien Donostiak, plastiko hondakina ugaritzeak kezkatuta baitziren ordurako haiek. Ostalaritza Elkartearen laguntza izan zuen kanpaina hark, eta Donostiako txorrotako uraren kalitate ona ere nabarmendu nahi zuen. Ekimenaren aurreneko urtean bertan 70 ostalaritza-establezimenduk egin zuen bat ekimenarekin.

Hemendik aurrera, kanpainaren xedea kanileko ura beste toki eta ekitaldi batzuetan ere edetea sustatzea izango da; kirol eta beste era bateko ekitaldietan, konparazio baterako.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE