Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2020 IRA 17

ELKARTE GASTRONOMIKOETAN OSASUN SEGURTASUNEKO BALDINTZAK BETETZEN DIREN IKUSKATUKO DU UDALAK

Hurrengo egunetan, Udaleko Osasun Publikoaren Ataleko teknikariek eta udaltzainek hiriko 102 elkarte gastronomiko ikuskatuko dituzte, osasun krisiaren ondorioz segurtasun eta higiene arloan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko.

Osasun Publikoko zinegotzi Enrique Ramos sozialistak adierazi duenez, “kontua da egiaztatzea establezimendu horiek nola ari diren aplikatzen konfinatu ondoren berriro irekitzeko bidali zitzaizkien protokoloak. Guztiek jaso zuten elkarte barruan jartzeko materiala eta adostutako betekizunak biltzen dituen dokumentuaâ€.

Ramosek adierazi du elkarteak lokal pribatuak direla, baina zenbait arau bete behar dituztela, arazoak saihesteko. “Ezin dute gainditu elkartearen % 50eko edukiera, mahaiaren arteko distantzia bermatu behar da, baita mahai bateko kideen artekoa ere. Bazkide bakarra sar daiteke sukaldean mahai edo kuadrilla bakoitzeko, oihalezko mahai zapien ordez paperezkoak jarri behar dira, gel hidroalkoholikoa izan behar da elkartean, sukaldeko tresnak 60°C-tik gora garbitu behar dira, ezin dira erabili mahai jokoak (kartak eta antzekoak), elkarteak ondo garbitu behar dira gutxienez hilean behin, nahiz eta egunero garbitu. Arau horiek elkarte gastronomikoetako ordezkariekin adostu ziren, eta, ikuskapenen bidez, egiaztatu nahi dugu behar bezala betetzen ari direlaâ€, adierazi du Osasun Publikoko zinegotziak.

Hala, ikuskapenean, Osasun Publikoko teknikariek eta udaltzainek datu hauek jasoko dituzte: sarbideen kontrola egokia den, garbiketa protokoloak, maskarak behar bezala erabiltzen diren, elkartean gelik badagoen, seinaleak behar bezala jarri diren, mahaien arteko kokapena eta distantzia, ezarritako edukiera betetzen den, aireztapenik badagoen edo aire girotuaren instalazioa egokia den, eta pixatokien egoera eta desinfekzioa.

Ikuskapena egin ondoren, atzemandako akatsak jasoko dira eta elkarteko zuzendaritza batzordeari hobetzeko proposamenak igorriko zaizkio. Atzemandako akatsak zuzentzen ez badira eta akats horiek larriak badira, zigorra jarri ahal izango zaie, eta, hala behar izanez gero, baita sozietatea ixtea dekretatu ere.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE