Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2020 MAI 12

COVID-19 PROBAK EGITEKO SOROSPEN-ETXEA EMAN DIO UDALAK OSAKIDETZARI

Donostiako Udalak leku bat utziko du Sorospen Etxeko lokalean, Osakidetzak test azkarrak eta odol-ateratzeak egin ditzan Covid-19 pandemiarekin lotuta.

Enrique Ramos Osasun Publikoko zinegotziak adierazi duenez, "Osasun-zerbitzua indartu nahi dugu koronabirusaren aurkako borroka honetan, eta, horregatik, Sorospen Etxeko lokalak emango ditugu, bertan antigorputzak detektatzeko test azkarrak egin ahal izateko eta, horrela, Donostiako herritarren egoera epidemiologikoari buruzko informazio baliotsua biltzeko, etorkizunean neurri egokiak hartu ahal izateko".

Hasiera batean, Osakidetzak proba horiek Sorospen Etxean egingo zizkien sintomak izan arren kontsultara joan ez ziren eta ospitaleratu ez zituzten pertsonei. Odol-analisiak ere egingo zaizkie funtsezko kolektiboei: suhiltzaileei, udaltzainei, etab.

Ramosek adierazi duenez, "Datozen lau hilabeteetan lagin biologikoak biltzeko lanak egitea aurreikusita dago. Gogoratu behar da, osasun-krisia hasi zenetik, Udalak kudeatutako tartean Sorospen Etxean zerbitzurik ez ematea erabaki genuela, eta, beraz, egoera horrek aukera ematen digula Osakidetzari lan horiek egiteko lokalak erabiltzeko.

Udal zatiak 08:00etatik 17:00etara ematen zuen zerbitzua Poliklinikarekin egindako kontratu baten bidez, eta joan den apirilaren 15ean amaitu zen. Pandemiaren ondorioz, Udalak zerbitzu hori emateari uko egin zion.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE