Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2020 API 21

PLAN INTEGRAL BAT JARRI DU ABIAN DONOSTIAKO UDALAK, DONOSTIAKO EKONOMIA SUSPERTZEKO

Producto Producto Producto Producto

Krisiaren aurkako Plan Ekonomiko bat (PREK) diseinatu du Donostiako Udalak, Donostiako Sustapena baltzuaren bidez. Hainbat neurri biltzen ditu plan horrek, COVID-19k eraginiko krisiaren ondorioz Donostian jarduera ekonomikoa murrizteak edo uzteak eragindako ondorio ekonomikoak arintzeko. 2,6 milioi €-ko zenbatekoa du PREK proiektuak, eta arreta berezia jartzen du merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreetan, bai eta langabetuengan ere.

Aurrez ordaintzeko bonu sistema bat sortzea ere aurreikusten du, enpresek konfinamendua amaitzen denerako eskaintzak egin ahal izateko. Plana osatzeko, 2019an sortutako enpresentzako laguntza espezifikoak daude, langabetuei orientabideak eta prestakuntza ematekoak. Dirulaguntza ezberdinen kopuruak datozen egunetan jakinaraziko dira, eta datorren astelehenetik aurrera eskatu ahal izango dira Donostiako Sustapen Sozietatearen bitartez.

Eneko Goia alkateak adierazi duenez, egungo egokieran, bi alderdi izango ditu ardatz Udalak, ahalegintzeko orduan: lehena, gizarte zerbitzuak; bigarrena, ekonomia suspertzea.

Hori guztia, ekonomiaren eta aurrekontuen ikuspuntutik oso konplexua den egoera batean. Hala, 70 milioi euroko desoreka izango duen aurrekontu proiekzio bat egin du Udalak 2020rako onarturiko aurrekontuarekiko. Une honetan egindako aurreikuspen bat da kopuru hori, gaur egun ditugun datuekin, kontuan izanda diru bilketa txikiagoa izango dela (tasak, zergak, kapital transferentziak, batez ere Udal Finantzaketarako Foru Fondoa) edo udal baltzuek ere sarrera txikiagoak izango dituztela, eta gastua, ordea, handiagoa, urte honetarako xedatutako inbertsioez gain.

Alkateak nabarmendu duenez, berraktibatze plan bat diseinatu du Udalak, epe laburrean behar ekonomiko eta finantzarioei aurre egin eta, epe ertainean, ekonomia dinamizatzeko.

Bestalde, PSE-EEko bozeramaileak eta Hiri Proiektuetako zinegotzi Marisol Garmendiak nabarmendu duenez, “konfinamenduaren ondorioak gehien jasan dituzten tokiko sektoreak babesteko” borondatea du Udalak. Horietako bat, zalantzarik gabe, tokiko merkataritza da, Donostiako merkataritza txikia; hura sendoa ez bada, ezin baitugu ulertu gure hiriaren garapena. Herritar bakoitza bere auzoko eta kaleko dendei laguntzeko garaia da. Hurbileko merkataritza, Donostiako ekonomia eta enplegurako oinarrizkoa, ia 9.000 langilek baitihardute negozio horietan”.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE