Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2022 EKA 17

DONOSTIAZ, GOZATU

slogan horrekin hasten da San Sebastian Shop-en tokiko merkataritza sustatzeko kanpaina berria, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailaren eta Donostiako Udaleko Ekonomia Sustapeneko zinegotzigoaren laguntzarekin. Kanpainaren helburuak Donostiako merkataritzaren lana, “made in Euskadi†produktuak azpimarratzea eta gure hiriko erosketak egitearen esperientziak goraipatzea dira.

Hurbileko merkataritzari eta Donostiako tokiko merkataritzari balioa ematea da, San Sebastian Shops-ek abian jarri duen kanpaina berriaren helburua. Kanpainak gure hiria lehentasunezko merkataritza-helmuga gisa kokatzea nahi du, herritarrei eta bisitariei Donostiako tokiko merkataritzaz gozatzeaz dakarren esperientzia bakarra eta desberdina helaraziz. Kanpainak Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailaren eta Donostiako Udaleko Ekonomia Sustapeneko eta Merkataritzako zinegotziaren babesa du.

Marisol Garmendia zinegotziak, Donostiako merkataritzaren balioa azpimarratu egin du. “Kalitatezko merkataritza dugu, profesional, produktu onak dituena eta gure udalerritik harago beti nabarmendu dena. Donostiara erosketak egitera etortze tradizioa izan da gipuzkoar eta bisitari askorentzat, eta hala izaten jarraitzen du Donostiako merkataritza- ehunaren izaeragatik. Horregatik, aukeratutako esloganak dena esaten du: eman gustua, gozatu hiriaz, bertako saltokiez eta tokiko ostalaritzaz. Donostiarrak eta bisitariak gure hiriko une bakoitza aprobetxatu dezaten nahi dugu, erosketak barne Turismo eta erosketa helmugak garaâ€.

Kanpaina honen berri emateko, komunikazio-kanpaina bat egingo da, bideoak eta promoziozko mezuak emanez, gure tokiko merkataritzak dituen balioak eta ezaugarriak zabalduz.

Erosketa Turismoa bidaia batean eroste hutsetik haratago doa. Askorentzat, opor-leku bat aukeratzeko irizpide nagusietako bat bihurtu da. Bidaiariek tokiko saltokietara joan nahi dute, non produktuen kalitatea helmugaren identitatearekin uztartzen den.

Donostiak lehen mailako saltokiak ditu, produktuaren eta bertako marken alde egiten dutenak. Merkataritza berezia, iraunkorra eta nortasun kultural propioa duena, lurralde honen ezaugarria. Gustora ibiliko zaren helmuga turistiko eta komertzial bakarra da.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE