Bigarren urtez jarraian, Donostiako Gabonetan bideomapping ikuskizun bat egongo da, eta aurten, hiriko udaletxeko fatxadan proiektatuta gozatu ahal izango dugu ikuskizunaz. Donostia Sustapenak antolatuta, Gabonetako kanpainak iaz hain harrera ona izan zuen ikuskizuna berriro ikusteko parada dugu, beraz.
"Gabonetako Sinfonia" du izena aurtengo bideomapping ikuskizunak. Gabonak ez dira leku guztietan modu berean ospatzen; izan ere, jai hauek ospatzeko adina Eguberri daude. Baina, zer gertatuko litzateke noizbait Eguberri guztiek bat egingo balute? Adibidez, zer gertatuko litzateke doinu bakar batek Gabonetako magia guztia, desio guztiak eta itxaropen guztiak bere baitan hartuko balitu?
Hala bada, Gabonetako Sinfonia esklusibo bat sortu da, okasiorako bereziki konposatua; eta, gainera, soinu banda gisa ere balioko du, Gabonetako magia bere distira osoan entzun dadin.
"Gabonetako Sinfonia" hiriko tradizio musikalari egindako omenaldia da, Gabonetako ospakizunetan inoiz baino zentzu handiagoa hartzen duelako. Musikaren bitartez, era guztietako efektu bisual zirraragarriak ikusiko ditugu lehen aldiz: soinuen kaxa magikoa, bizia hartzen duten jostailuak eta den-dena izozten duten neguko elur-bisutsak. Ikuskizun bat non musika eta fantasia batzen diren, hiriari paregabeko oparia egiteko: donostiar guztien jabetzakoa izango den pieza musikal bat.
ORDUTEGIAK ETA EMANALDIAK
Abenduaren 27tik (asteazkena) urtarrilaren 4ra arte (osteguna) gozatu ahal izango dugu ikuskizunaz, eta emanaldien ordutegia hau izango da: 18:30etan, 19:00etan, 19:30etan, 20:00etan, 20:30etan, 21:00etan eta 21:30etan.
Ikuskizuna ahalik eta iluntasun handienean egin behar denez, udaletxeko fatxadetako leihoak estalita eta inguruko argiak itzalita egongo dira emanaldiak iraun bitartean.
Emanaldi bakoitzak 6 minutu iraungo du eta emanaldi batetik bestera itxaron beharreko denbora girotzeko musika eta argi jokoak izango dira