Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2023 ABE 14

DONOSTIAK LEHEN ALDIZ NEURTUKO DU GABONETAKO KANPAINAREN KARBONO AZTARNA

Marisol Garmendia: “Gure jardueren ingurumen eta klima ondorioei buruz hausnartzeko eta jarduteko une egokia ere badira Gabonak. Karbono aztarna neurtzea lehen urratsa izan daiteke isuriak murrizteko planak ezarri eta belaunaldi berriek jaiak ospatzen jarraituko dutela bermatze alderaâ€.

Gabonak gozatzeko eta ospatzeko unea dira, baina baita jasangarritasuna eta halako balioak partekatzeko eta aldarrikatzeko momentua ere, gure jarduerek ingurumenean dituzten ondorioei buruz gogoeta egiteko. Gure baliabideak errespetuz erabiltzea, kontsumo arduratsua sustatzea eta berotegi efektuko gasen (BEG) isurien ondorioak murriztea funtsezko alderdiak dira Gabonak jasangarriak izan daitezen eta urte askoan zehar ospatzen jarrai dezagun, Donostia, balio handiko natura eta paisaia ingurunea, arriskuan jarri gabe.

Ekonomiako eta Bertako Enplegurako Zinegotzigoak eta Donostia Sustapenak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jasangarritasun Departamentuarekin lankidetzan, zera dute helburu: 2023ko Gabonetako kanpaina mugarri izatea jasangarritasunaren alde egindako apustuan, lehen aldiz kanpainaren karbono aztarna neurtuko baita. Aldundiak finantzatuko du ekimena, eta abenduaren 1etik urtarrilaren 7ra bitartean, kanpainaren baitan programatutako jardueren BEG isurien guztizkoa neurtuko da. Etorkizunera begira, ikerketari esker, neurri zuzentzaileen plan bat ezarri ahal izango da, isuriak murriztu eta konpentsatzeko; lehen urrats bat Gabonak klimatikoki neutroak izan daitezen eta ingurumena erabat errespeta dezaten.

Ekonomiako eta Bertako Enplegurako Zinegotzi Marisol Garmendiak nabarmendu duenez, “donostiarrek ingurumen kontzientzia handia dute, eta Gabonak, kontsumoa nabarmen handitzen den garaia denez, une egokia dira kontsumoaren ondorioei buruz hausnartzeko eta ekintzak abiatzeko. Karbono aztarna neurtzea eta gure jardueraren isuriak eta inpaktua ezagutzea da neurri zuzentzaileak ezartzeko lehen urratsa, eta horixe bera egingo dugu. Donostiako Gabonak jasangarriak izatea da gure helburua, hurrengo belaunaldiek ere urte askotan ospatzen jarrai dezatenâ€. Zera gogoratu du Marisol Garmendiak: “ekimen honek bat egiten du aurretiaz hartu ditugun beste batzuekin, hala nola LED teknologiak erabiltzea eta argien ordutegia arrazionalizatzea, eta neurri horiei esker, % 23 aurreztu genuen energia kontsumoa aurreko kanpainanâ€.

Bere aldetik, Jasangarritasuneko Diputatu José Ignacio Asensiok zera adierazi du: “Gabonak alaitasun, komunitate eta ospakizun garaia dira, baina ezinbestekoa da ekitaldi horien inguruko praktikei eta ingurumenean duten inpaktuari buruz gogoeta egitea. Donostiak, Gabonetako kanpainarekin, frogatu du konpromiso argia duela turismo eta merkataritza animazioarekin, eta gaurkoan hiriari jasangarritasunerantz pauso berri bat ematen laguntzeko gaude hemen. Konpromiso hori bat dator ingurumen erantzukizunarekinâ€.

Asensiok azaldu duenez, “Jasangarritasun Departamentutik Donostiako Udalari emango diogun 7.500 euroko dirulaguntzari esker, Gabonetako kanpainaren karbono aztarna neurtu ahal izango dugu, eta behin datu hori ezagututa, udalak aztarna konpentsatuko du Gipuzkoako Borondatezko Karbono Funtsaren bidez. Inpaktu horiek mesede egingo diote gure lurraldearen garapen jasangarriari, CO2a xurgatzeko dugun gaitasuna hobetu egingo baita, eta gipuzkoarren aberastasunean, bertako enpleguan eta bizi kalitatean onura zuzena izango duten proiektu berriak sustatuko baitira.

Eguberri donostiar klimatikoki neutro baterantz

“Jasangarritasunaren†arloan, lehen aldiz egingo da Gabonetako kanpainaren “Karbono aztarnaren ikerketaâ€, kanpainak sortzen duen ingurumen inpaktua neurtzeko eta murrizteko planak garatze aldera. Gainera, elkarrizketarako guneak sortzea ahalbidetuko du, bertan Donostia Sustapenak klima aldaketari eta trantsizio energetikoari buruzko gogoetak partekatzeko eta proiektuaren amaieran bere jardueraren balorazioa sustatzeko, balantzea egin eta etorkizuneko konpromisoak identifikatzeko helburuarekin. Ikerketak honako prozesu hau izango du:

- Gabonetako ekitaldiaren datuak biltzeko fasea (elektrizitate kontsumoa, erosketen zerrenda, sortutako hondakinak, etab.).

- Gabonetako ekitaldiaren karbono aztarnaren emaitzen analisia eta hasierako ondorioak.

- Alderaketa Hobekuntza Planarekin.

2023-2024 aldiko Gabonetako ekitaldiaren karbono aztarna kalkulatzeko, Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioaren (MITECO) Karbono Aztarnaren Kalkulagailua erabiliko da. Alderaketa saioetan bildutako diagnostikoa eta informazioa oinarri hartuta, Hobekuntza Planaren proposamena egingo da, eta honako elementu hauek izango ditu baitan: ekitaldiko isuriak ekintzekin murriztea, genero ikuspegia eta klima aldaketara egokitzeko neurriak.

Azterlan hau Donostia Sustapenaren Gabonetako Kanpainak jasangarritasunaren eta ingurumenaren alde hartutako konpromisoaren parte da. Izan ere, aurten zenbait neurri sartu dira, Kanpainak ingurumenean sortzen duen eragina murrizteko oinarri gisa.

Horrela, energia-gastua murrizte aldera, sare-analizatzaile bat erosi da, elektrizitate-kontsumo handieneko puntuan, Urumea pasealekuan eta plazan, jarri dena, eta energia-kontsumoa ordu-tarteen arabera neurtzeko aukera ematen duena, eta etorkizunean eskari elektrikoa benetako gastura muga dezakeena.

Halaber, erakusketarien artean plastikozko ontzien eta poltsen erabilera murriztea sustatu da, "Etxola iraunkorrenaren" saria sortuz.

Birziklatzearen aldeko apustu sendoa egin da, merkatu osoan zehar edukiontzi espezifikoen kopurua handituz, Ramon Labayen plazan argiztapen jasangarria erabiliz edo egun hauetan hainbat ikastetxetako 150 ikasle donostiarrekin garatzen ari den jasangarritasunaren asteak Gabonetako Kanpainaren konpromisoa osatzen dute.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE