Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2024 EKA 28

DONOSTIAK ERE BAT EGITEN DU ASKATASUN AFEKTIBO-SEXUALAREN ETA LGTBI+ HARROTASUNAREN ALDEKO NAZIOARTEKO EGUNAREKIN

Aho batez onartu dira Erakunde Adierazpena eta kolektiboa prestatzeko, sentsibilizatzeko eta ikusarazteko jarduerak

Donostiako Udalbatzak aho batez onartu du ekainaren 28an ospatuko den LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela-eta egindako Erakunde Adierazpena.

Udal-talde guztietako ordezkariek Adierazpena irakurri dute udaletxeko terrazan, ostadarraren koloreko alfonbra handiaren ondoan. Duela urte batzuez geroztik, alfonbra handi hori udaletxeko sarrerako eskaileretan zabaltzen da, LGTBI+ kolektiboaren eskubideen aldeko borrokaren babesa eta aintzatespena sinbolizatzeko. Era berean, egun horretan, udaletxeko erdiko balkoian ere kolektiboaren bandera koloreanitza jartzen da.

Donostiako Erakunde Adierazpenaren bidez, Donostiako Udalak «bat egiten du berdintasunerako duintasunerako eta sexu edo genero-identitatearen garapen askerako eskubidearen defentsa garbian».

«LGTBI+ eskubideak giza eskubideak dira eta izango dira beti» gehitzen du Adierazpenak, eskubide horiek aitortzeko erakundeek eta pertsonek egindako lanari balioa emanez. Jarrera LGTBIfobikoen aurrean erabateko arbuioa adierazi eta horiek desagerraraztearen alde lan egiteko duten borondatea berretsi eta gero, udal-taldeek adierazten dute «beharrezkoa dela adostasun zabalak lortu eta ehuntzea, beharrezko neurriak –legegintzakoak, administraziokoak eta bestelakoak– har daitezen, Administrazioaren edozein mailatan sexu-orientazioan edo genero-identitatean oinarritutako tratu diskriminatzailea debekatu eta ezabatzeko».

Cristina Lagé Aniztasuneko, Inklusioko eta Berdintasuneko zinegotziak gogorarazi du Donostiako Udalak lanean diharduela askatasunean eta aniztasunean oinarritutako bizikidetza-esparru bat eraikitzeko, sexu- eta genero-aniztasuna ere kontuan hartuta.

Ildo horretan, gogorarazi du duela gutxi argitaratu dela 2023an Donostian izan ziren LGTBI+fobia gorabeherei buruzko txostena, 2021ean eta 2022an egindakoen ondoren. Era berean, 2023an, Donostiako LGTBI+ Errealitateen Txostena egin zen, eta bertan kolektiboaren egoera eta eskaerak aztertu ziren.

Cristina Lagék azpimarratu du kolektiboak erakundeei egindako eskaeretako bat dela udal-langileei sexu- eta genero-aniztasunari buruzko prestakuntza ematea. «Une honetan, prestakuntza ematen ari zaie Udaleko langile publikoei, LGTBI+ kolektiboaren errealitateak behar bezala tratatzeko, horiek politika publikoetan txertatzeko eta diskriminaziorik eza eta aukera-berdintasuna bermatzeko».

Nazioarteko egun honi ikusgarritasuna emateko, Donostia Kulturako liburutegiek sexu- eta genero-aniztasunari buruzko liburu sorta bat eskainiko dute, Kursaala ostadarraren koloreko banderarekin argituko da eta kartelak jarriko dira Dbus autobusetan eta udal-instalazioetan.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE