Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2024 EKA 18

DONOSTIAK ERASO SEXISTARIK GABEKO JAIAK ESKATU DITU

Donostiako Udaleko Aniztasun, Inklusio eta Berdintasun Saialak eraso sexisten eta indarkeria matxistaren aurkako udako kanpaina prestatu du, udan egiten diren jaiei begira.

"Festetan ere aske, Indarkeria sexistarik ez!", "Por una fiestas libres, no a la violencia sexista!" urte honetarako aukeratutako leloa da, Cristina Lagé Aniztasun, Inklusio eta Berdintasun zinegotziak adierazi duenez.

Lagéren esanetan, «Hiriak indarkeria sexista mota guztiak arbuiatzen dituela ikusarazi nahi dugu, eta, horrekin batera, herritarrak sentsibilizatu nahi ditugu, errespetutsuak izateaz gain, edozein eraso sexista salatu behar dela jabetu daitezen, isildu beharrean».

Zinegotziak adierazi duenez, azken urteotan bezala, "Bulebarrek puntu morea izango du antzinako prentsa-kioskoan; indarkeria matxistari buruzko informazioa, prebentzioa eta arreta emateko leku bat izango da, batez ere garai honetan hasten diren jai guztietan erabilgarri izango dena.

Puntu horretan, indarkeria eta portaera matxistekiko jendeak duen sentsibilizazioa areagotuko da, botere eta/edo menderatze jarraibideak eta harremanak prebenitzeko beharraz ohartaraziko da, errespetuan oinarritutako harreman afektibo-sexualak sustatuko dira eta, jaietan indarkeria sexistako kasurik gertatuz gero, erantzuna emango zaie".

Donostian, udan, bisitari asko etortzen dira hirian egun batzuk pasatzera. Horregatik, turistak maiz bisitatzen dituzten eremuetan egingo da kanpaina, hala nola tabernak eta hondartzetako kabina kolektiboak, turistentzako ostatuak eta ostalaritzako lokalak.

Kanpaina sortzeko, koordinazio-lan handia egin da, alor askotako arduradunekin: auzoetako jaiak, Jazzaldia, Donostia Festak, Udaltzaingoa, Hondartza eta Aterpetxe Sailak eta gaueko aisialdiko tabernak.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE