Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2022 MAR 28

DONOSTIAK BADU BERE I. OSASUN PLANA (2022-2025)

Donostiako Gobernuak onartu du Donostiako I. Osasun Plana, 2025era arte indarrean egongo dena. Azken aldian, 6 lantegi parte-hartzaile egin dira hainbat auzotan plana lantzeko. Lantegi horietatik lehentasun batzuk sortu dira, beste lan askorekin batera, plana osatu dutenak. EHUk kanpo aholkularitza eman du sortze-prozesuan.

Marisol Garmendia Osasun Publikoko zinegotziak adierazi du “kontuan hartu direla osasunean eragina duten alderdi eta faktore sozial batzuk, hala nola herritarren bizi-baldintzak, haiek bizi diren ingurunea edo auzoa, testuinguru sozioekonomikoa, etab. Etorkizuneko helburua mugikortasunaren, hirigintzaren eta beste arlo batzuen erabaki publikoei osasunaren lupa aplikatzea da, hobetzen laguntzeko. Datu bat: kalkulatzen da baldintzatzaile horiek pertsonak gaixotzea eragin dezaketen faktoreen % 75 direla.â€

Planak 6 helburu orokor, 18 helburu espezifiko eta 110 jarduera biltzen ditu, 3 arlo nagusitan elkartuta.

Garmendiak adierazi du, “oro har, donostiarrek beren osasunaren eta bizi-kalitatearen kontzeptu ona duten arren, errealitatea baldintzatzen duten zenbait faktore daudela. Biztanleriaren zahartzea da horietako bat. Donostiako biztanleetatik, % 25ek hirurogeita bost urte baino gehiago dituzte, eta ehuneko horretatik, % 36 laurogeita bost urtetik gorakoak dira. Zahartze-indizerik handienak Antigua, Erdialdea edo Gros auzoek dituzte. Politika publikoak hobetzeak berarekin dakartza bizi-baldintza osasungarriagoak izatea, zalantzarik gabe.â€

Bada denbora Osasunaren ikuspegia politika guztietan kontuan izate hori hiri handietan ezartzen ari denetik, eta ideia bera partekatzen dute guztiek: herritarren osasuna, ongizatea eta eguneroko zaintza ez da lortzen gobernu-arlo edo sektore espezifiko baten lan hutsarekin (osasun-sektorea barne), baizik eta beren artean eta herritarren jakintzarekin artikulatutako udal-politika publiko guztien ekintza sinergikoarekin. Osasunaren ikuspegi hori udal sailen arteko lanaren zeharkakotasunaren oinarria da.

I. Osasun Plana sortu eta onartu aurretik, hiriko osasunaren diagnostikoa egin zen. Bertan, osasun-arazoak eta lehentasunezko jarduketa-arloak identifikatzeko datu garrantzitsuak argitaratu ziren. Saila lanean ari da jada datu horiekin, osasun-karpeta bat sortzeko asmoz; bertan, auzo bakoitzeko osasunean eragina duten adierazle eta faktore sozialak islatuta ikusi ahal izango dira. Datu horiek baliagarriak izango zaizkigu hurrengo ebaluazioak egiteko eta Planaren jarraipena egiteko.

Auzoetako osasun-aktiboak ere identifikatu dira, beste erakunde publiko eta herritar-erakunde batzuekin lankidetzan.

Planaren bidez, zenbait jarduketa eta esku-hartze ezartzen dira hiriko auzoetan, ingurune fisiko osasungarriak sustatzeko eta aisialdi osasungarria eta jarduera fisikoa hobetzeko, auzoetako osasuna zainduko duen hiri-eredu baterantz pausuak emanez.

>>>> ESPAINIAKO HIRI OSASUNGARRIEN SAREA

Donostia hiriak Hiri Osasungarrien Espainiako Sareari atxikitzeko eskaera egin du. Sare horren helburua herritarren osasuna eta ongizatea sustatzea eta babestea da, Osasunaren Mundu Erakundearen “Healthy Cities†proiektuari dagozkion jarduketa-printzipioekin bat etorriz.

Marisol Garmendia Osasun Publikoko zinegotziak adierazi du “Donostia sare horren parte izatea garrantzitsua dela, uste dugulako ona eta beharrezkoa dela herritar guztien osasuna sustatzea eta babestea. Sarean parte hartzeko baldintzetako bat da osasun-plan bat izatea. Plan hori tokiko gobernuak onartuko du datozen egunetanâ€.

Atxikitzea eskatzeko erabakia Udalbatzak berretsi behar du, eta FEMPek (Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioa) proposamena onartu.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE