Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2024 URR 10

DONOSTIA KIROLAK PIZTU! PROGRAMAREKIN HASIKO DU IKASTURTEA

PIZTU! programa jarduera fisikoa egiteko preskripzio-, orientazio- eta aholkularitza-zerbitzua da, ez oso aktiboak diren pertsonei zuzendua. Programa honen bidez, pertsona ez-aktiboen jarduera fisikoa bultzatu nahi da, haien osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko.

Donostia Kirolak lideratzen eta koordinatzen duen programa hori Osakidetzarekin lankidetzan garatzen da, eta dagoeneko ezarrita dago hiriko osasun-zentro guztietan.

Programa horren bidez, zentro horietako medikuek edo erizainek jarduera fisikoa egitea komeni dela agintzen diete pazienteei (kirol-errezeta bidez), eta Donostia Kirolaren orientatzailearengana bideratzen dituzte, kiroldegietan artatzeaz gain, goizetan osasun-zentroetan bertan ere lan egiten baitute. Ondoren, pazientearen jarraipena egiten da 12 hilabetez, agindutako jarduera fisikoarekiko atxikidura baloratzeko.

PIZTU programa 2017an jarri zen abian. Aitzindaria izan zen arlo horretan, eta Euskadiko beste udalerrietan antzeko zerbitzuak ezartzeko eredua izan da.

Iñaki Gabarain Kirol zinegotziak adierazi duenez “2023/24 ikasturtean 750 pertsona baino gehiago bideratu ziren lehen hitzordu batera, eta guztira 3.000 pertsona baino gehiago artatu ziren. 2024ko lehen bederatzi hilabeteetan kopuru horiek gainditu egin dira, eta horrek erakusten du programaren etengabeko hazkundea. Pertsona horien % 70ek kirol-jarduera erregularra izatea lortzen dute. Pertsona horietatik % 66 emakumeak dira eta 50 urtetik gorakoak %75a dira. Hauek dira patologia ohikoenak: obesitatea ( % 30), hipertentsioa ( % 28), diabetesa ( % 15) eta artrosia ( % 12).â€

2021ean, Piztu programa hirian dauden osasun mentaleko zentroetara ere zabaldu zen, Gipuzkoako Ospitalez Kanpoko Osasun Mentaleko Sarearekin akordioa egin ondoren.

Donostia Kirolak 110.000€ inguruko aurrekontua bideratzen du urtero programa hori finantzatzeko. Ekarpen ekonomiko handia izan arren, Donostia Kirolak eta Osakidetzak programa estrategikotzat hartzen dute; izan ere, azken azterketen arabera, jarduera fisikoko programetan inbertitutako euro bakoitzeko 15€ aurrezten dira osasun gastuetan.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE