Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2025 MAR 10

DBH-KO 4. MAILAKO IKASLEEK BERPIZTE KARDIOPULMONARREKO TEKNIKAK IKASIKO DITUZTE

Beste urte batez, Donostiako Udalak, osasuna sustatzeko atalaren bitartez, DYA eta Gurutze Gorriarekin elkarlanean, bihotz-biriketako bizkortzeari (BBB) buruzko ikastaro bat antolatu du DBHko 4. mailako ikasleentzat. 22 ikastetxetan emango den ikastaroan 1.300 ikaslek parte hartuko dutela aurreikusten da.

Osasun Publikoko zinegotzi ordezkaria den Iñigo Garcíak azaldu duenez, “bihotz biriketako geldialdia osasun publikoko arazo bat da. Kontuan izan behar da horrelako geldialdien % 80 ospitaletik kanpo gertatzen direla eta geldialdi baten lekuko izan daitezkeen pertsonen % 25ek baino ez dakiela horrelako egoera batean behar bezala laguntzen. Hori dela eta, funtsezkoa da herritarrei prestakuntza ematea, biziraupen tasak igotzea nahi badugu. Ikasleei zuzentzen diegu ikastaroa, uste baitugu berpizteko teknikei eta desfibriladoreen erabilerari buruzko prestakuntza egokia ezinbestekoa dela horrelako kasuetan laguntzekoâ€.

Denbora faktore erabakigarria da eta azkar jokatu behar da maniobra erraz batzuk erabiliz; maniobra horiek geldialdi kardiorrespiratorioa izan duen biktimaren ondoan daudenek egin behar dituzte. Maniobra horien bidez funtzio kardiobaskularrak ordeztu nahi dira osasun zerbitzuak egoeraz arduratu arte, hau da, protokolo bidezko bizi-euskarri aurreratuko neurriak aplikatu arte, geldialdi kardiorrespiratorioa leheneratzen saiatzeko.

Lekukoek geldialdi kardiorrespiratorio batean behar bezala laguntzeko, aldez aurretik, "biziraupen kate" gisa ezagutzen diren ekintza batzuk egin behar dira; hain zuzen ere, aipatu kateak bost urrats ditu, elkarri lotutakoak:

1. Egoera detektatzea.

2. Larrialdi Zerbitzuei abisua ematea, 112 zenbakira deituz.

3. Bihotz masajea egiten hastea.

4. Ahal bada, Kanpoko Desfibriladore Erdi-automatiko bat lokalizatu eta erabiltzea.

5. Larrialdi Zerbitzuak iritsi arte itxarotea 2025eko otsailean eta martxoan, aurreko edizioek balorazio positiboa lortu dutenez, Udalak BBB edo bihotz-biriketako bizkortzeari buruzko prestakuntza saioak eskainiko die DBHko 4. mailako ikasleei. Helburua mezu hau helaraztea da: BBB GUZTION erantzukizuna dela, ez bakarrik zerbitzu sanitarioetako pertsonalarena. Ikasleek saio teoriko baten ostean praktikatzeko aukera izango dute.

Iaz antolatutako ikastaroetan parte hartu duten ikasleek oso ondo baloratu dute ekimena, bukatutakoan erantzun zuten inkestaren arabera.

Ikasleen % 85ek baino gehiagok adierazi zuen ikastaroa gustatu zitzaiola eta % 92k ulertu zuen erabilgarria izan zitekeela gerta daitezkeen geldialdietan laguntzeko. Ikastaroaren metodologiak, baita iraupenak zein edukiek ere, batez beste 9,5eko balorazioa jaso dute ikasleengandik

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE