Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2020 UZT 20

ZERBITZUEN SAREAK DESBIDERATZEN HASI DIRA IZTUETA KALEAN

Prestaketa lanen ondoren, egunotan hasi dira Iztueta kalean zerbitzu sareak desbideratzen. Makinak kale horretako espaloian ari dira lanean sare horiek lekuz aldatzeko.

Hiri Proiektuen zinegotziak, Marisol Garmendia sozialistak, adierazi duenez, "Funtsezko lanak dira kale horretan behin betiko jardun ahal izateko; izan ere, eskuineko espaloitik ezkerrerako desbideratze horien ondoren, egungo kota jaitsi egingo da, bertatik zirkulatu ahal izateko behin-behinean trafikoak, autobusak batez ere, eta, horrela, zubibidea bota egin ahal izateko".

Duela egun batzuk, mikrobus bat trenbidearen bidezubiaren azpian "sartu" zen. "Kale horren kota 3,20 metrora jaitsita, biaduktua kentzeko obrak egiten diren bitartean, hiri-garraioko autobusentzako ibilbide alternatibo bat sortu ahal izango da, erdigunearen eta Egiaren arteko komunikazioa bermatzeko. Gainerako ibilgailuek Miserikordia kaletik zirkulatu beharko dute Grosera eta, horrekin batera, hiriko erdigunera joateko. "

Lehen fase honetan, kota beherapena aurrera eramateko, Iztueta eta Iparragirre kaleak itxita egongo dira, garajeetarako sarbidea soilik utziz. Tomas Gros kaleak zirkulazioaren noranzkoa aldatuko du.

Lehen fase honek urte amaiera arte iraungo du. Bigarren fasea 2021aren hasieran hasiko da. Obraren aurrekontua, guztira, 5,8 milioi eurokoa da.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE